→Galdakao

Bertso-pilota jaialdia, herri bazkaria eta txotxongiloak, Usansolotarren Egunean

galdakao usansolo 2016 vista aerea

Irailaren 23an, Usansolotarren Eguna. Bertso-pilota jaialdi mistoa, trikipoteoa, herri bazkaria, euskal bingoa eta txotxongilo antzezpena antolatu dituzte.

Usansolo airetik ikusita // Galdakaoko Udala

Irailaren 23an, larunbatez, ospatuko da Usansolotarren Eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute: bertso-pilota jaialdi mistoa, trikipoteoa, herri bazkaria, euskal bingoa eta txotxongilo antzezpena.

Usansolotarren Eguna 2017 – Egitaraua

Irailak 23, larunbata
10:00 Plazaren antolaketa

11:30 Esku pilota partida (benjaminak-alebinak) Unkina plazako frontoian:
Onintza Etxezarraga – Irene Azkona vs Laiene Etxezarraga – Garazi Barrenetxea

12:00 Bertso-pilota jaialdi mistoa Unkina plazako frontoian:
Oier Zearra – Patri Espinar vs Karmelo Ariznabarreta – Eneritz Arrieta
Bertsolariak: Andoni Egaña eta Iratxe Ibarra

13:30 Trikipoteoa Usansoloko tabernetatik

15:00 Herri bazkaria plazan

17:00 Euskal bingoa

17:30 Txotxongilo antzezlana: Teleipuina

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak