→Galdakao

‘Zaletuen antzerki erakusketa’ Angelman sindromearen alde Galdakaon

Galdakaoko Zaletuen Antzerki Erakusketaren bederatzigarren edizioa burutuko da maiatzaren 26tik ekainaren 5era bitartean Torrezabal Kultur Etxean, arte eszenikoen zirkuitu profesionaletik kanpo dauden taldeei ekintza-programa bat eskaintzeko helburuarekin. Aurtengo erakusketak xede solidarioa izango du: Angelman sindromearen alde­ko elkartearentzat dirua bilduko da.

Sei antzerki-taldek parte hartuko dute bederatzigarren edizio ho­netan: Alborada Berri, Luna Llena, Kalerki Antzerki Taldea, Aztiak, Iza­rra eta EPA Galdakao.

Antzezpen guztiak 19:30ean izango dira. Sarreren prezioa 3 euro­koa izango da publiko orokorrarentzat eta 2,5 euro Torrezabaleko baz­kideentzat eta hamar pertsona edo gehiagoko taldeentzat. Luna Llena taldeak antzeztuko duen obrak 4 eta 3 euroko prezioa izango du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak