→Galdakao

Jaialdi batek amaiera emango dio Zizpa Gazte Konpartsaren 20. urteurrenari

galdakao zizpa gazte konpartsa 2017 20 urte jaialdia prentsaurrea

20 urte bete ditu aurten Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak eta urtebetetze urte honi amaiera emateko jaialdia antolatu dute azaroan.

Galdakaoko jaietan aurkeztu dute azaroan antolatu duten jaialdia // Zizpa Gazte Konpartsa

20 urte bete ditu aurten Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak eta urtebetetze urte honi amaiera emateko jaialdia antolatu dute urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean.

Jaialdi hau herritar guztientzako oparia da eta 20 urte oparo hauen ospakizunetara denok batu zaitezten nahi dugu, atzera begira egindako urte hau borobildu eta indarberriturik beste 20 urtez aurrera begira jar gaitezen“, diote.

Zizpa Gazte Konpartsa 1997-2017 – Jaialdia

Urriak 30, astelehena
19:00 Mahaingurua Torrezabalen bi gizon talderekin: Zumarraga-Urretxu eta Ermua

Azaroak 1, astezkena
19:00 Hitzaldia Gandasegin: Errepresioaren aurka, Twitter, Orereta eta Altsasu kasuak

Azaroak 2, osteguna
18:00 Murala

Azaroak 3, ostirala
19:00 Txupinazoa

19:05 Tunkatukada Batukada eta buruhandiak

20:30 Kontzertuak Topan: Calling The Riot + Ke Grand Band + Txokonedituak + Akabu + Kimo Soundz

Azaroak 4, larunbata
09:00 Burdin Hesitik ibilaldia

11:30 Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta buruhandiak

13:00 Trikipoteoa

15:00 Herri bazkaria

16:00 Kontzertua eta enkantea

17:15 Zizpa argazki masiboa

17:20 Koadrilen arteko txapelketa musikatua

20:30 Kontzertuak: Kop + Josetxu Piperrak + Oxabi erromeria

Azaroak 5, igandea
Erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa (Gure Esku Dago)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak