→Galdakao

Artista galdakoztarrek euren lanak erakutsiko dituzte ‘Zuria Beltzez’ erakusketan

galdakao zuria beltzez erakusketa 2017 kaiola aurkezpena

Kaiola proiektua 2016. urtean sortu zuten Galdakaon eta horren bitartez zenbait ekintza artistiko burutzen dituzte udalerrian urtean zehar.

Urtebete beteko du laster Kaiola proiektuak eta egitasmo horren barne daude zenbait ekintza. Esate baterako, Gabonetan antolatu zuten swing tailerra eta oraingo honetan prestatuko duten ‘Zuria beltzez’ erakusketa.

Otsailaren 10etik (20:00etan hasita) martxoaren 3ra bitartean izango da erakusketa Torrezabal Kultur Etxean. Erakusketan ikusi ahal izango dira ilustrazio errealistak, argazki digitalak, bideo instalazioa eta marrazki abstraktoak. Herriko artistek egindako lanak izango dira: Inma Barrio, Cristina P. Lareo, Nerea Kndina eta Ñako Barrueta.

Erakusketaren inaugurazio-ekitaldian musika zuzenean gozatzeko aukera egongo da Daniel Voigt (Frankfurt, Alemania) eta Marc Übel aka Gora Sou (Kolonia, Alemania) musikarien eskutik. Era berean, koktel txikia prestatuko dute otsailaren 10ean 20:00etan Torrezabalen bertan.

Hona hemen prentsaurrean Kaiola proiektuko arduradunek aurkeztu duten erakusketaren bideo promozionala:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak