→Arrigorriaga

AEKko euskaltegi guztietan aurrez-aurreko eskolak epemugarik gabe eten dituzte

Euskaraldiaren prestakuntza saio bat Bolintxu AEKn / Geuria

Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko jokabideei jarraituz, AEKk erabaki du EAEko euskaltegi guztietan aurrrez-aurreko eskolak etetea, prebentzio gisa. Oraingoz, epemugarik gabe izango da, eta “espero dugu laster argibide gehiago ematea”, adierazi dute koordinatzaileek. Era berean, euskaltegietako irakasleak beren ohiko ordutegian ariko dira, eta baliabide didaktikoak prestatu eta “ahal den neurrian” ikasleen esku jartzen ahalegindu dira, modu ez-presentzialean ikasten jarrai dezaten. Azkenik, “zentzuz jokatzeko” deia zabaldu nahi izan du krisi honi behar bezala aurre egiteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak