→Arrigorriaga

Aisialdiagatik kalean daudenek 1.500 eurotik gorako isunak jaso dezakete

Udaltzainen kotxea Ugaon / Geuria

Konfinamendu egoerari entzungor eginda, kalean dauden herritarrek 1.500 eurotik gorako (gehienez 600.000 euro) isunak jaso ditzaketela esan dute udaltzainek, kotxeetako megafonia bidez. Izan ere, azken orduetan, kotxearekin bueltaka dabiz Hego Uribeko herri gehienetan, Basauri eta Etxebarri kasu.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, abisu horia emanda dago euri zakarra eta ekaitzengatik, eta horrek lagundu dezake konfidamendu egoera behar bezala betetzera. Goizean, aldiz, asko izan dira bizikletan, korrika egitera edota parkeetara umeekin joan direnak.

Arrigorrigako parkeetan oso jende gutxi, gehienak, txakurrarekin / Geuria

Erakundeak saiatzen ari dira ahalik eta modu errazenen, baita zuzenenean ere, azaltzen zein den kaleko egoera: “Oinarrizko beharrak betetzeko baimena dago: erosketa bat egiten joan zaitezke, baita txakurra zure etxe ondoan paseatzera ere… baina ezin duu ordubeteko paseoa eman ogia besapean edo bidegorrian txakurrarekin bi orduz ibili”, azaldu du sare sozialen bidez Basauriko Udalak: “Neurriak errespetatzen ez dituztenek izunak jaso ditzateke”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak