→Hego Uribe

Hego Uribeko aisialdi eremuetako barbakoak ezin dira erabili, “alerta egoerak irauten duen bitartean”

Barbakoak ezingo dira erabili Arrigorriagan, Basaurin edota Etxebarrin // Argazkia: Arrigorriagako Udala

Tenperatura altuengatik eta sute-arrisku handiagatik Hego Uribe eskualdeko aisialdi eremuetan dauden barbakoak zigilatu dituzte bertako Udalek. Besteak beste, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakaoko Udalek udalerri bakoitzeko barbakoak ez erabiltzea adierazi dute, “sute-arriskuak ekiditeko”.

Neurri hori indarrean egongo da “alerta egoerak irauten duen bitartean edo beste abisurik eman arte”. Udalek “errespetua eta erantzukizuna” eskatu diete herritarrei.

Bero bolada astelehenera arte

Euskalmetetik adierazi dutenez, bero bolada datorren astelehenera arte, uztailaen 18ra arte, luzatuko da. Beroa nagusia izango da ostegun honetan eta ostiralean, eta larunbatean “apurtxo bat gehiago” berotuko duela jakinarazi du Euskal Meteorologia Agentziak. Gainera, igandean eta astelehenean termometroek zertxobait gehiago gora egin dezaketela ohartarazi du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak