→Hego Uribe

Autoenplegua sustatzeko lau proiektuk irabazi dute Nerbioi-Ibazaleko Emprendethea Txapelketa

Mikel Hervás  eta Josune Rodríguez, Leire Esparza, Iker Guerrero eta Felicidad Izquierdo, eta Bitor Elorriaga dira Emprendethea Nerbioi-Ibazabal III. Ideia Txapelketako irabazleak.

Emprendethea Nerbioi-Ibaizabal III. Ideia-Txapelketa 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen programa da eta ekintzailetza autoenplegurako eta garapen ekonomikorako bide gisa sustatzea du helburu. Apirilaren 7an epaimahaiak erabakia hartu eta gero, hauek suertatu dira irabazle:  Mikel Hervás eta Josune Rodríguezen “Seeyouzoom”, Leire Esparzaren “Kolareak”, Iker Guerrero eta Felicidad Izquierdoren “Talent academy” eta Bitor Elorriagaren “Olamendi Landaetxe”. 1.000 euroko saria jasoko du bakoitzak.

Guztira 13 proiektu aurkeztu dira eskualdeko lehiaketara. Zehazki, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Ugao, Urduña eta Zaratamo udalerrietatik heldutako lanak izan dira.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Leire Albizuri Urduñako Behargintzako koordinatzailea; Orlando Saiz enpresa-kudeaketako hezitzailea, aholkularia eta ekintzailea (Kolaboraktiva); Irune Jiménez industria-ingeniaria, ekintzailea eta Maraka proiektuko fundatzaileetako bat; Argoitz Gómez Arrigorriagako Kirolak eta Gazteria Saileko zinegotzia; eta Nerea Landajo  Suspergintza Elkarteko proiektu-teknikaria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak