→Basauri

Basauriko espetxera martxa antolatu du abenduaren 17an Kalera ekimenak

bilbo euskal preso ohiak 2016 manifestazioa

Bizkaiko euskal preso ohiek hainbat mobilizazio eta ekitaldi antolatu dituzte egunotan, ‘Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera’ lelopean.

Bizkaiko euskal preso ohiek hainbat mobilizazio eta ekitaldi antolatu dituzte egunotan, ‘Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera’ lelopean.

Zentzu horretan, abenduaren 17an Basauriko espetxera martxa burutuko dute eta horretarako bi bide ardatz izango dituzte: Ugaotik bide bat aterako da 10:00etan herriko plazatik, eta bestea 10:30ean Galdakaoko herriko plazatik. Basauriko espetxean kontzentrazioa egingo dute 12:30ean eta ondoren, manifestazioa egingo dute Bentako plazaraino. Bertan 13:30ean ekimen politikoa gauzatuko dute.

Era berean, gaur, abenduak 16, manifestazioa deitu dute Bilbon. Arriaga plazatik irtengo da manifestazioa 19:00etan eta Moyua plazako Gobernu Zibilaren aurrean bukatuko da.

Argazkia: Luis Jauregialtzo. Argazki Press (Naiz.eus)
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak