Apirilaren 26an, asteartez, izango da Basauriko Mintzodromoa, Hego Uribeko Berbalagunek antolatua. Bi txanda prestatu dituzte Solobarria plazako karpan: 10:30etik 12:00etara eta 18:30etik 20:00etara.
Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Basauriko euskaltegietan edo Hizkuntz Eskolan apirilaren 20a baino lehen.
