→Basauri

450 lagun igaro dira jada Basauriko eta Galdakaoko Berbalagun ekimenetik

Basauri Galdakao Berbalagun 2016

Berbalagun ekimenak dagoeneko Hego Uribe eskualdean martxa hartu duen arren, datozen egunetan ikasturte berriko aurkezpen jaiak iragarri dituzte.

Berbalagun ekimena Hego Uribe eskualdean martxan dagoen arren, ikasturte berriko aurkezpen jaiak iragarri dituzte: Urriaren 21ean Basaurin, 20:00etan Ilargia tabernan, eta hilaren 27an Galdakaon, 19:30ean Topa tabernan.

Aurtengo kanpainaren leloa ‘Praktikatu eta bizi’ da eta antolatzaileek bilatzen dute euskara hiztunak eta ikasleak euskaraz hitz egitera animatzea eta euskaraz bizitzea.

Berbalagun taldeak martxan
Aurtengo kanpainari begira, hamaikagarren ikasturtea hasiko du Galdakaoko Berbalagunek eta seigarrena Basaurikoak. Urte hauetan guztietan zehar, 450 bat lagun igaro dira Galdakaoko eta Basauriko «Berbalagun» proiektuetatik. Azken ikasturtean (2015-2016), 174 lagun ibili ziren, 23 berbataldeetan banatuta (6-8 lagun talde bakoitzean).

Berbalagun taldeetan parte hartu nahi duenak edota Euskararen Agenda jaso nahi duenak izena eman behar du 607 146 855 telefonoan, galdakao_berba@aek.eus edo hegouribe@aek.eus helbide elektronikoetan, edo hegouribe.blogspot.com webgunearen bitartez.

Euskararen Agenda abendura arte

  • Urriaren 29an, larunbatez, 09:00etan mendi-irteera Pagasarrira, Basauriko udaletxetik.
  • Abenduaren 2an, ostiralez, Mintzodromoa Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean.
  • Abenduaren 16an, ostiralez, Baskot Gaua Basaurin.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak