Irailarekin batera, euskara ikasteko edota hobetzeko aldia ere hasi da. Basaurik, Galdakaok eta Ugaok hasiera emango diote Berbalagun ikasturte berriari, baita Etxebarrik Berbalapiko egitasmoarekin ere. Horiek horrela, izena emateko epea zabaldu dute, bai Basauriko zein Galdakaoko AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edota Euskara Zerbitzuetan, bai Ugaoko Jane Jauregian (irailaren 30era arte).
Etxebarriren kasuan epea zabalik mantenduko da irailaren 23ra arte. Interesatuek Euskara Zerbitzura edo euskarazerbirtzua@etxebarri.net helbide elektronikoan eman dezakete izena.
Argazki erakusketa Galdakaon
Irailaren 15ean, ostegunez, Galdakaoko Berbalagunekudan euskararen alde egin dituzten argazkien erakusketa antolatu dute Topa tabernan 18:30ean. Era berean, Santakurtzak jaiak aprobetxatuz, poteoa egingo dute Txosnagunean 19:30etik aurrera. Antolatzaileek diotenez, ekintza honen helburua da aurten animatuko den jendea aurreko ikastutetik jarraitzen duenarekin integratzea.
