Bertsolari Gazteen BBK Txapelketaren 3. kanporaketa jokatu da gaur Hego Uribe eta Uribe Kosta eskualdeen artean
Bertsolari Gazteen BBK Txapelketak dagoeneko hasi du bere 25. edizioa eta bertan Hego Uribe eskualdeak parte hartu du. Gaur jokatu da hirugarren kanporaketa eta Uribe Kosta bailaren kontra aritu dira Eztizen Artola, Irati Antepara eta Unai Foruria (18 uretik beherakoak), eta Ander Anakabe, Asier Urkiza eta Enare Muniategi (19 eta 24 urte bitartekoak) Hego Uribeko bertsolariak.
Sopelako Ander Deuna ikastolan izan da kanporaketa hau eta Uribe Kosta taldeak aurrera egin du txapelketan 396 puntu eskuratu ondoren. Hego Uribe taldeak 345,5 puntu lortu ditu.
BERTSOLARI GAZTEEN XXV. BBK TXAPELKETA – FASEAK
1. Kanporaketa Busturialdea – Durangaldea
2. Kanporaketa Arratia – Enkarterri/Ezkerraldea
3. Kanporaketa Uribe Kosta – Hego Uribe
4. Kanporaketa Lea Artibai – Uribe Butroe (martxoak 21. Markina-Xemein)
1. Finalaurrekoa Busturialdea – Enkarterri/Ezkerraldea (martxoak 24. Zalla)
2. Finalaurrekoa Uribe Kosta – 4. kanporaketako irabazleak (martxoak 28. Durango)
Finala 1. eta 2. Finalaurrekoen irabazleak (martxoak 31. Bilbo)
