Sareak

☉ Hego Uribe

BIDEOA / Txalo zaparrak Osasun publikoko langileei

|

Gaur, gaueko 22:00etan, Hego Uribe eskualdeko herrita asko euren etxeetako balkoira eta leihora irten dira eta Osasun publikoko langileak egiten ari diren lana eskertu nahi izan dute txalo zaparrada handi batekin. Arratsaldean zabaldu da sare sozialen bidez ekintza hau egiteko deialdia eta eskualdeko kale askotan izan du eragina.

☉ Hego Uribe

Javier Castroviejo Bravo: “Irisgarritasuna da, ziurrenik, C3 lineako trenek duten arazorik larriena”

Basauriarrak Hego Uribe zeharkatzen duen tren linearen barrenak azaldu dizkigu, zehaztasun osoz

|

Javier Castroviejo, Basaurin // Geuria

Renfeko C3 linea Hego Uribe eskualdeko zenbait herritako bizkarrezurra da gaur egun. Bertako trenbideetatik igarotzen diren tren zuri-gorriek milaka pertsona garraiatzen dituzte egunero leku batetik bestera, Bilbo eta Urduña arteko herrietatik barrena.

Basauri, Ugao eta Arrigorriagako trenbideetatik igarotzen diren trenak egunero ikusten eta erabiltzen dituzten pertsonek soberan ezagutuko dituzte ibilbideko geltoki guztien, edo gehienen izenak. Bidaiari asko modu automatikoan igotzen dira, eserlekuetan eseri, musika ipini eta bidaia ere modu automatikoan egiten dute, linea honek ezkutatzen duen historia ezagutu barik.

Gaur egungo C3 tren lineak 162 urte ditu. 1863 urtekoa da. Kontuan izan beharrekoa da lurrinezko lehen lokomotora prototipoa 1804an sortu zuela Richard Trevithick ingeniariak. 21 urte geroago, 1825ean, lehen lurrinezko lokomotora sortu zuten Britainia Handiko Stockton-Darlington arteko linea betez. 1830ean, Liverpool eta Manchester hiri arteko linea inauguratu zuten.

Hego Uribera bueltatuz, C3 lineako trazadura originalak Bilbo eta Tutera arteko distantzia betetzen zuen 1863an. Gaur egungo tren zerbitzua aldirietako tren linearen parte da. Honek esan nahi du trenbide beretik bidaiariak zein merkantziak garraiatzen dituzten trenak igarotzen direla. “446 serieko trenak ditugu Hego Uribeko C3 linean, 1989 eta 1992 urteen artean Beasainen eraikitakoak”, azaldu dio GEURIAri Javier Castroviejo Bravok (Basauri, 2001).

“Heldu berri zirenean tren iraultzaileak izan ziren, aldirietako zerbitzuak eskaintzeko apropos diseinatu zen lehen trena, alegia”. 24 urte baino ez ditu Castroviejok, baina trenen entziklopedia hankadun batekin berba egitea bezalakoa da. “Tren bat ikusten dudan bakoitzean gelditu eta jubilatu edo ume batek egiten duen bezalaxe, horrelaxe egiten dut nik ere”.

Txikitan ez zen haurtzaindegira joan Javier eta amamak egunero eramaten zuen Basauriko Euskotreneko Arizko geltokiaren parean dagoen parkera. Tren bat zetorren bakoitzean korrika hurbildu egiten zen ikustera.

 

Bartzelona bizi zara gaur egun ikasketak direla eta. Zelan zabiz? Oso ondo egia esanda. Bartzelonan nabil Bide, Ubide eta Portuen masterraren bigarren kurtsoa egiten Universitat Poliècnica de Catalunyan. Ahal dudan bakoitzean nator Basaurira, normalean jaiegunen bat dagoenean aprobetxatzen dut motzegi ez izateko.

Suposatzen dut joan-etorriak trenez egiten dituzula. Beti saiatzen naiz trenez bidaiatzen, aukerarik erosoena eta jasangarriena dalako. Zoritxarrez, pandemiaren aurretik Bartzelonarekin geneuzkan Alviako bi maiztasunak ez dira berreskuratu, egunean tren bakarra lotzen gaitu Kataluniarekin. Bilbotik Bartzelonara doan trena arratsaldez da ta Bartzelonatik datorrena goizean berriz, beraz unibertsitateko ordutegiekin bateraezina. Halakoetan AVE trenean egiten dut bidaia Zaragozaraino eta gero autobusa Bilboraino, esan beharra dago aukera hau, naiz ta ordubeteko aldaketa izanda Zaragozan, azkarragoa dela Alvia zuzena baino, asko dago egiteke aldirietan ez soilik, ibilbide luzeko trenetan ere.

Gure eskualdeari dagokionez, Nolakoak dira C3 lineako trenak? 446 serieko trenak ditugu eskualdeko C3 linean, 1989 eta 1992 urteen artean eraikiak Beasainen. Heldu berri zirenean tren iraultzaileak izan zen, aldirietako zerbitzuak eskaintzeko apropos diseinatutako lehen trenak baitziren. Fitxa teknikoari erreparatuz, 100 kilometro orduko abiadura maximoa duten trenak dira. Trenaren lehen eta azken kotxeetako bogietan dauden korronte zuzeneko 8 motorrek 2400kW eko potentzia ematen diete trenari. Hauei esker, “chopper” etengailu elektronikoen teknologiarekin batera, azelerazio oso ona duten trenak lortu ziren, ezaugarri oso garrantzitsua aldirietako zerbitzuetan geldialdiak egiterakoan ahalik eta denbora gutxien gal dezaten abiadura hartzen.

202 eserleku ditu tren unitate batek, zutunik joan daitekeen bidaiariak gehituz guztira 759 pertsona mugitu dezake. “Serie honetako trenek ez dute konketarik eta zaleen artean “Dodotis” ezizenarekin esaten diogu horrexegatik”

Nire ustez tren oso onak izan dira, historikoki problema gutxi eman dituztenak eta diseinatuak izan ziren zerbitzua eskaintzen egon direnak etengabe, ehundaka kilometro egin dituztenak egunero Aiaraldea, Hego Uribe eta Bilbo lotuz. Hain zuzen ere, Bilbon ditugunak bigarren sortakoak dira, 1991ean eraikiak, 34 urte dituzte beraz eta hasi zaie nabaritzen adina. Zahartasun honek ere inplikatzen ditu arazoak ordezko piezak aurkitzerako orduan, hornitzaileek haien produkzioa eten dutelako jada, eta tailerrak behartuta ikusten dira originalak ez diren piezak muntatzera edo fabrikatzera berton. Honen erruz, orain dela pare bat uda arazo asko izan zituzten tren unitateek berez, baino zorionez konponduak izan ziren arazo hauek eta, dakidanik, ez dira errepikatu.

Nolako nota merezi dute irisgarritasun eta segurtasunaren esparruan? Irisgarritasuna ziurrenik tren hauek duten problemarik larriena dela. Nasa eta trenaren altuera desberdintasuna ia metro erdikokoa da, Bidebietako geltokiaren kasuan gainera kurbaren peraltearekin tarte hau handiagoa dela. 2019. urtetik aurrera egindako barrualdeko erreforman H plazak ipini zituzten gurpildun aulkientzat, nahiz ta hauek trenera sartzea praktikoki ezinezkoa izanda. Bilbon zein Urduñako geltokietan eskaintzen da mugikortasun urrituta duten pertsonentzat laguntza zerbitzua gurpildun aulkia igotzeko plataforma bat erabiliz. Hala ere zerbitzua ez omen da oso eraginkorra aurreko egunean eskaera egin behar delako, trenak eskaintzen duen ordutegi-malgutasuna murriztuz.

Garraio sailburuak adierazi zuen orain dela aste batzuk froga pilotoa egingo dela aurreko bi geltokietan nasari gehigarri bat jarriz trenaren altuera berdintzeko H plaza dauden ateetan. Behin behineko soluzioa da printzipioz, tren berriak heldu arte, Europako beste tokietan ikusi dudan soluzioa da eta eraginkorra omen da.

Segurtasunari dagokionez, trenek ASFA Digitalarekin ekipatuak daude. Sistema honek lineako seinaleak antzematen ditu gidariari abisatuz eta automatikoki trena geldituz beharrezkoa balitz. Gizaki hila pedala ere badute, gidariak 30 segunduro aktibatu behar du pedal hau trenari esateko bizirik jarraitzen duela, bestela automatikoki larrialdietako balazta aktibatuko zen.

Zenbat trenek egiten dute C3 lineako ibilbidea gaur egun? Zerbitzua eskaintzeko 10 unitate behar dira zirkulazioan eta beste bizpahiru erreserban edo tailerrean. Linearen egoerarekin zaila da zehaztea gutxi, behar beste edo asko diren. Bidebietako geltokian egiten ari diren eraberritze lanekin trenbide bakarra dago Ollargan eta San Migel artean eta honek behartu du egun dugun ordutegi arraroak ezartzera maiztasun aldakorrarekin, botila lepo dezentea sortu da bertan. Lanak guztiz beharrezkoak eta eskertzekoak dira, geltoki nagusien artean Bidebietakoa zen bakarra erreformarik jasan ez duena eta salto kualitatibo handia suposatuko du.

Beste arazo larri bat lineak dituen behin behineko abiadura mugak dira. Asko dira, 23 hain zuzen ere, eta gehienak 30 km/h-ra abiadura mugatzen dutenak, gidarien artean C-30 linea deitzen omen diote. Nire ustez garrantzitsua da hauek konpontzea bidai denbora onak eskaini ahal izateko eta atzerapenak murrizteko ere, azpiegituran ere inbertsioa egin beharra dago.

“23 abiadura muga daude C3 linean, eta gehienak 30 km orduko abiadurara mugatzen dute. Gidarien artean C-30 linea deitzen omen diote”

Benetan falta botatzen ditudan zerbitzuak, eta ziur nago eskualdeko gazte gehienok ere, Gaujaiak dira. Pandemiaren aurretik estatuko autonomia erkidego bakarra ginen aldirietako gaueko zerbitzuak genituenak, baino joan ziren eta momentuz haien buruzko berririk ez dut jaso. Espero dut Jaurlaritzarekiko eskualdatzearekin hauek berreskuratzea eta beste zerbitzu batzuk gehitzea egunean zehar ere.

Renfek iragarri zuen 2025 eta 2027 bitartean 500 tren ipiniko zituztela, horietako 33 Hego uribeko C3 linean. Berriak ez dira izango baino gaurkoak baino berriagoak bai. Egun ditugun seriearen anai txikiak dira, 447 seriea 1992 eta 2001 urteen artean eraikiak. Kanpotik praktikoki berdinak dira, baino hauen erdiko kotxea irisgarria da eta komuna du. Pantailak dituzte barnealdean ibilbideko geltokiak erakusten dituztenak eta haien abiadura maximoa 120 km/h koa da, baino ez dut uste bidaia denborak aldatuko direnik. Azkenengo hilabeteetan Donostiatik ekarritako serie berriago honen trenetan formakuntza jasotzen ari dira Bilboko gidariak, beraz seinale ona.

Zaragozatik ere ekarri zen 464 serieko trena frogak egitera, Civia izenekoa eta berriagoa, 2004. urtekoa. Hauek ere komuna eta kotxe irisgarria dute. Epe ertainean hauek ere heldu beharko lirateke Bilbora, baino momentuz ez dago argi noiz. 447 serieko trenak ekartzea errazagoa da, tailerretan eta bestelako instalazioetan egokitze lan oso gutxi egin behar direlako eta bi serieak aldi berean mantendu daitezkelako Ollarganen. 447 edo Civia hona etorriko dira trenak estatuko beste aldirietako nukleotan tren benetan berriak diren trenak entregatzen direnean, 446 seriea pixkanaka erretiratuz.

Basauri, Arrigorriaga eta Ugao udalerrietatik igarotzen dira C3 lineako aldiriak. Baina metroa ere Hego Uribeko zenbait herritara heltzen ari da: Basaurin eta Etxebarrin badago eta laster Galdakaora helduko da. Handia al da RENFEko aldiriak eta Metro zerbitzuaren artean dagoen aldea? Bai, eta guztiz normala da. Bakoitzak mugikortasun bektore desberdin bati erantzuna ematen dio, hau da, zerbitzu bakoitza diseinatuta dago eskaera fluxu eta mota desberdinentzat. Adibidez, metroko geltokien arteko bataz besteko distantzia kilometro batekoa da, aldirietako zerbitzu baten berriz lauzpabostekoa. Atetik atera dauden bidai denbora desberdinei ere erantzuten diote, aldiriko trenak denbora askoz motzagoak eskainiz metroa baino batezbesteko abiadura altuagoa bat duelako.

Uler dezaket galdera, gainera egon zelako garai bat zeinetan herri guztiek nahi zuten metroa izatea, baino Nerbioiko aranean dagoen biztanleria distribuzioarekin aldirietako zerbitzu bat aproposena da. Beste kontu bat da bidaiarien pertzepzioa zerbitzuarekiko. Hemen erabiltzaileok ulertu behar dugu erabat desberdinak direla aldiriko tren bati gertatu ahal zaizkion egoerak metroarekin alderatuz. Aldirietako trenak hamaika kanpo aldagaietatik eteta ikusi dezake bere zerbitzua, arazoak bestelako trenetan (merkantziak edo ibilbide luzekoak) adibidez, edo eguraldiaren kontuak ere eragin askoz handiagoa dute lur mailan izanda lurrazpian baino. Aprobetxatu nahiko nuke eskertzeko bidaiariei haien pazientziagatik zein renfe eta adifeko langileei lineak dituen goraberak izanda egunero zerbitzua aurrera ateratzeko duten gaitasunari.

Europan ibilitakoa zara eta tren ezberdinetan bidaiatzeko aukera izan duzu. Nolakoa da Bizkaian bizi dugun egoera eta Europako zein eredu jarraitu beharko genuke tren zerbitzu on bat izateko? Urtebete egon nintzen Alemanian, Erasmusen, Karlsruhen. Bertan trenak beste dimentsio batean daude, sarea askoz zabalagoa da eta oso saretuta dago. Aurretik komentatu dudan biztanleriaren banaketak eragin handia du horretan, Alemania herrialde nahiko laua baita eta herriak distribuzio nahiko uniformea dute. Ez soilik hemen, baizik eta estatu osoan bertan duten ibilbide ertaineko trenen eredua aplikatu beharko genuke. Aldizkarietan ziur irakurleok ikusi dute nola soilik aldirietaz edo abiadura handiaz idazten den, guztiz ahaztu dugu erdikoa eta garrantzi handia du sare on bat eraikitzerako orduan.

Bestalde, tarifa-sistema hobetzeko tarte dezentea dago ere. Ikaragarria da 2025ean tarifak integratuak ez egotea eta prezio desberdinak ordaindu behar izana antzeko ibilbideak egiterako orduan segun eta zein garraiobide hartzen dugun. Alemanian adibidez hiri edo eskualde bakoitzak bere garraio paurtzeguak ditu beraien tarifa integratuekin. Eta gero “makropaurtzegu” bat dago Länder (autonomia erkidegoak) bakoitzeko eskualde desberdinen arteko tarifa bateratuak ezartzen dituena, horrela txartel bakar batekin hainbat garraiobide har ditzakezu bakoitzerako bat erosi ordean. C3ren kasuan, jubilatuek beraien barik gorria ezin erabiltzea da egun dugun arazorik larriena kontu honetan.

Azkenik, orokorrean planifikazioarekin pentsaera arazo bat dago: lineak modu indibidualean antolatzen dira. Ez dago “errudun” zehatz bat, baizik eta betidanik halan egin delako ba halan egiten jarraitzen da. Nire master amaierako lana Euskadi osorako ordutegi integratu bat diseinatzea izango da, trenak aldaketa geltokietan koordinatuz ordutegi kadentziatu batekin. Honek bidaiarien esperientzia hobetu beharko luke, trena erakargarriagoa eginez.

Luze eta sakon mintzatu gara trenen inguruan. Nondik datorkizu trenenganako zaletasun hau, Javier? Egia esanda, ez dakit zehazki nondik datorkidan. Etxeko inork ez du trenekin erlazionatuta dagoen esparruetan lan egiten. Ez nintzen haurtzaindegira joan eta egunero amamak eramaten zidan euskotreneko Arizeko geltokiaren parean dagoen parkera eta tren bat zetorren bakoitzean korrika nihoa hesitik ikustera eta pixkanaka-pixkanaka ba haiekiko zeozer garatu nun nere buruan, hona nere teoria. Hala ere baditut argazkiak urte ta erdirekin trenekin jada, jendeak galdetzen didanean noiztik gustatzen zaizkidan trenak erantzuten diet ez dudala nire bizitzako unerik gogoratzen zeinetan ez nituen gustuko.

Zure pasioa hain da handia ezen tren elkarte batzuen kide zara gaur egun. Hiru elkarteetakoa hain zuzen ere! Lehena Agrunorte da, 2007tik kidea naiz eta N eskalan egiten ditugu trenen maketak, famatuak gara urtero Bilbon antolatzen dugun gabonetako erakusketa solidarioarekin baino beraiekin hamaika tokitan ibili naiz. Adibidez Stuttgarten egiten den mundu mailako topaketan, zeinetan etxekoek egindako Cuencako abiadura handiko geltokiaren moduluarekin 2017an irabazi genuen 2º saria maketa onenari.

Bigarrena Trenbideen Bilboko Lagunen Elkartea da, 2017tik kidea naiz honetan eta hasieratik tartean sartu nintzen nahikotxo. Elkarteko idazkaria izan naiz azken lau urteotan eta orain batzordekidea naiz. Nahiz ta maketa ere izan, tren errealarekin erlazionatuta dauden ekintzak antolatzen ditugu: hitzaldiak, bidaiak eta tren historikoen mantentzea. Zorte handia izan dut elkartean nere adineko hainbat lagun egiteko aukera izan baitut, eta haiekin oso gustura nabil trenei eta beste hainbat gauzetaz berbatan zein bidaiatzen edo festan.

Eta hirugarrenean nahiko berria naiz, Kataluniako PTPan (Promoció del Transport Públic) pasa den urtean egin nintzen kide. Izenak dion moduan Katalunian zehar garraio publikoaren promozioan zentratzen da elkartea, proiektuak eta eskariak helarazten herri administrazio desberdinei eta kanpainak egiten garraio publikoaren garrantzia jendearteratzeko.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

GEURIA finalista izan da Tokikom Sarietan, Eduki onenaren atalean

Eduki onenaren saria Aiaraldea komunikabideak irabazi du, “Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bilakatzen denean” lanagatik. Suizidioaren gaia hainbat ertzetatik lantzen duen erreportaje bikaina ondu du Aitor Aspuru kazetariak

|

Sari banaketako argazkia, irabazle eta finalistekin // Geuria

Gaur goizean, MUko Aretxabaletako Ideienea aretoan aurtengo TOKIKOM Sariak banatu dira. Lau sari nagusi banatu dituzte, hala nola azalik onena, eduki onena, ikus-entzunezko onena eta aipamen berezia.

Tokikometik azpimarratu dute sari hauen helburua dela tokiko kazetaritzaren lana aitortzea eta “komunitatearen zerbitzura egindako kazetaritza” balioestea.

GEURIA finalista izan da Eduki onenaren sarian, “Etxe (eta) Bizitzak” lan monografikoarekin. Epaimahaikideen arabera, monografikoak etxebizitzaren gaia lantzen du “giza dimentsioan”, tokiko testuingurutik abiatuta —baserritik okupaziora, alokairutik landetxeetara—, eta aztertzen ditu hainbat errealitate: arkitekturarekin, hirigintzarekin, eskubideekin eta higiezinen sektorearekin lotutakoak, adibidez.

Gainera, epaimahaiak nabarmendu du GEURIAren lana “gertutasun, konfiantza eta zintzotasun” ikuspuntutik egina dagoela, eta komunikazioaren bokazio publikoa mantentzeko ahalegina ikusten dela.

Eduki onenaren saria Aiaraldea komunikabideak irabazi du, “Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bilakatzen denean” lanagatik. Suizidioaren gaia hainbat ertzetatik lantzen duen erreportaje bikaina ondu du Aitor Aspuru kazetariak.

Beste sarituetako batzuk honako hauek izan dira:

  • Azalik Onena: Puntua aldizkariak jaso du “Keinu hizkuntza” azaleagatik.
  • Ikus-entzunezko Onena: Antxeta Irratia izan da irabazlea “Lodifobiaren aurkako ahotsak” elkarrizketa bildumagatik.
  • Aipamen Berezia: Goienaren Podcast-gelak jaso du bereizgarria, komunitateari ahotsa emateagatik eta herri-mailako parte-hartzea sustatzeagatik.

Adimen artifiziala aztergai

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, Tokikom-ek adimen artifizialari buruzko solasaldi bat antolatu du, kazetaritzan eta komunikazioan Adimen Artifizialak dakartzan erronka eta aukerei buruz hausnartzeko.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Korrika 2026 | Martxoaren 19tik 29ra izango da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora

‘Euskara gara’ izango da leloa, eta aurrerago jakinaraziko dute ibilbide osoa, baita abestia eta bideoklipa ere

|

Aurrerago jakinaraziko dute noiz igaroko den Korrika Hego Uribe eskualdetik // AEK

Atharratzen hasi eta Bilbon bukatuko da 24. Korrika. 2026ko martxoaren 19tik 29ra bitartean izango da.

‘Euskara gara’ izango da leloa: “Euskarak denok bil gaitzake, euskara ez baita muga, arnasa baizik. Euskara zubi gisa landu behar da. Euskal herritar guztion hizkuntza komuna izan dadin nahi dugun heinean, kohesio sozialerako tresna ere izango da”, esan du Ane Elordi Alburquerque Korrikako arduradunak.

Euskarak jendarteari arnasa ematen diola aipatu du Elordik: “Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorri. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza…”.

24. Korrikako abestia eta bideoklipa aurrerago estreinatuko du AEKk, eta beranduago ere jakinaraziko dute zein ibilbide egingo duen euskararen aldeko ekimen erraldoiak.

Omendua: Errigora

Datorren urteko Korrikak Errigora omenduko du. “Korrikak aitortza egin gura dio euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarrari egiten ari den ahaleginarengatik, eta babesa ere adierazi nahi dio aurrera jarrai dezan bultzatzeko”, dio Elordik.

“Nafarroan, euskara ofiziala ez den eremuetan, euskalduntzean egiten duen esfortzua aintzatzeko era da, baita etorkizunerakoan hauspoa emateko ere”, gaineratu du Korrikako arduradunak.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Zuberoako ikastolak laguntzeko saski-salmenta antolatu dute Basaurin eta Galdakaon

Hiru saski daude aukeran, Zuberoako ekoizpenekin. Saskiak erosteko epea zabalik dago azaroaren 23ra arte eta banaketa abenduaren 12tik aurrera izango da

|

Xiberoko ikastoletako guraso eta ikasleak // Ikaskoli

Zuberoako Eperra eta Alozeko ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutaratzeko eta dastatzeko saskiak salduko dituzte beste urte batez Euskal Herri mailan, baita Hego Uribe eskualdean ere: Basaurin eta Galdakaon. 

Herritarrek hiru saski izango dituzte aukeran:

  • Pettara (52 euro): ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.
  • Arbaila (57 euro): eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.
  • Basabürüa (70 euro): xerriki patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.

“Aurtengo berritasuna da Basabürüa saskia biologikoa dela. Orain arte, mozkin batzuk baziren biologikoak, baina aurten saski hori osorik biologikoa izango da”, diote.

Saskiak ikaskoli.eus webgunean eros daitezke azaroaren 23a baino lehen eta Hego Uriben hauek izango dira banaketa-guneak: Basaurin Zutarri taberna eta Arizko Ikastola, eta Galdakaon Eguzkibegi Ikastola. Abenduaren 12tik aurrera hasiko dute banaketa Euskal Herri osoan.

Euskara sustatzea

“Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Beraz hobe, gaurdanik gure esku dagozten dinamikak martxan jartzea, bihar eta etorkizunean autonomia haundiago batekin bizitzeko gisan. Hortan datza ere saski salmentaren funtsetako bat”, diote.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Sailkapena | Hego Uribeko 121 herritarrek parte hartu dute Behobia-Donostia lasterketan

Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko, Ugaoko, Usansoloko eta Zaratamoko korrikalarien sailkapena jaso dugu albistean!

|

Galdakaoko, Basauriko eta Etxebarriko korrikalariak Behobia-Donostia lasterketan // Utzitakoa

Behobia-Donostia lasterketa izan zen atzo, azaroak 9. Aurten, 60. edizioan, 25.000 korrikalarik hartu du parte.

Eta, Hego Uribe eskualdeko korrikalariak ere izan dira bertan. Zehazki, 121.

Arrigorriagatik (26), Basauritik (26), Etxebarritik (22), Galdakaotik (44), Ugaotik (1), Usansolotik (1) eta Zaratamotik (1) egin dute korrika Behobiatik Donostiara (20 kilometro).

Hemen Hego Uribeko korrikalarien emaitzak Behobia-Donostian, herrika:

Arrigorriaga

IZENAPOSTU OROKORRADENBORAKATEGORIAPOSTUA-KATEGORIA
Iñaki Labayru Merino61901:17:48Senior416
Maria Delgado Gil163501:24:14Beteranoa14
Xabier Lopez de Murillas Hurtado375201:31:33Senior2096
Julen Ibarra Fernandez395301:32:09Senior2194
Ariane De Miguel Murillo463101:33:54Senior258
Eduardo Hurtado Tobalina467701:34:01Beteranoa III31
Kepa Hurtado Perez467801:34:01Promesa120
Joseba Manzano Larrinaga491001:34:33Senior2650
Marta Artiñano Garcia523301:35:13Beteranoa99
Iñaki Isasi Perez626201:37:18Beteranoa II553
Xabier Zubiaurre Andres1391301:50:37Senior5966
Stephen Murphy Murphy1451801:51:35Beteranoa3052
Amaia Perez Uribarren1471401:51:52Beteranoa II252
Idoia De Dios Merino1471601:51:52Beteranoa650
Carlos Lopez Vicente1566101:53:36Beteranoa3209
Celestino Martinez Perez1687801:55:43Beteranoa II1688
Lexuri Casado Lataburu1809601:57:48Beteranoa942
Asier Sanchez Doistua1903501:59:24Senior7206
Patricia Bon Suberbiola1965102:00:41Senior3641
Ana Maria De Miguel Valiente1965202:00:42Beteranoa1112
Jon Isasi Martin2038602:02:31Promesa445
June Ardions Mohedano2195502:07:30Promesa320
Ane Garcia Landa2245302:09:17Senior4521
Janire Bilbao Cuesta2275002:10:34Beteranoa1466
Marietta Benavides Merino2452902:23:48Beteranoa1702
Arantza Marin Blazquez2490602:32:01Beteranoa III135

Basauri

IZENAPOSTU OROKORRADENBORAKATEGORIAPOSTUA-KATEGORIA
Yeray Gonzalez Gutierrez181401:24:59Senior1120
Fran Rodriguez Calero207701:26:12Senior1269
Egoitz Pascual Gandiaga222001:26:47Senior1332
Jose Angel Sanchez Bolaños331701:30:18Beteranoa853
Eder Gomez Rodriguez341801:30:33Senior1942
Ruben Garcia Trasahedo359901:31:05Senior2022
Julen Palazuelo Sanchez560201:35:58Senior2963
Andrea Rodriguez Baza599801:36:50Senior417
Endika Etxebarria Barragan599901:36:50Beteranoa1496
Alex Ruiz Sanchez723001:39:04Senior3611
Roberto Alba Martin847901:41:04Senior4130
Jose Antonio Villanueva Perez923601:42:28Beteranoa2154
Asier Benito Urzanqui973401:43:25Senior4622
Miguel Angel Martin Calvo1029201:44:26Beteranoa II989
Veronica Gonzalez Jimenez1158901:46:40Beteranoa413
Patricia Hernandez Jimenez1169801:46:53Beteranoa417
Eleder Gonzalez Martinez1496001:52:20Senior6246
Iker Martinez Arenaza1500101:52:24Beteranoa II1477
Jesus Benito Urzanqui1550001:53:15Beteranoa3193
Yaiza Ruiz Sanchez1572801:53:43Senior2449
Patricia Izquierdo Lopez1625101:54:34Beteranoa761
Asier Sinobas Cid1678001:55:33Promesa398
Aitor Artiñano Garcia1813301:57:51Beteranoa3568
Fernando Gonzalez Hernando1944302:00:10Senior7290
Nuria Fernandez Suberbiola2059202:03:07Beteranoa II524
Oscar Figal Garcia2420902:19:53Beteranoa II2409

Etxebarri

IZENAPOSTU OROKORRADENBORAKATEGORIAPOSTUA-KATEGORIA
Eneko Moreno Ibarloza22001:13:19Promesa8
Francisco Javier Martin Hidalgo73901:18:44Beteranoa II24
Iker Muñoz Perez181201:24:58Beteranoa456
Jose Rufo Amate258001:28:07Beteranoa660
Javier Benito Etxenike300401:29:25Beteranoa766
Maite Sanchez Vaamonde301201:29:26Senior131
Alain Sainz-Aja Sevilla326201:30:09Senior1869
Ricardo De Celis Perez381401:31:45Beteranoa981
Roberto Ferreira Andre397801:32:14Beteranoa1018
Andres Rubio Rubio526001:35:17Beteranoa II427
Raul Lozano Lobo570501:36:12Beteranoa1424
David Uriarte Perurena668101:38:08Senior3389
Sheila Perez Salcedo844701:41:00Beteranoa221
Juan Crespo Priegue924801:42:29Beteranoa II876
Jurgi Olabarria Izquierdo978301:43:30Promesa256
Maite Alvarez Serrano1056701:44:54Beteranoa II113
Alvaro San Pedro De Urkiza1378601:50:25Beteranoa II1346
Diego Calleja Fernandez1429601:51:15Beteranoa3027
Asier Villafañe Isasi1534701:52:59Beteranoa3176
Iban Zelaia Tomasino1893101:59:13Beteranoa3661
Alain Artola Berrocal1949202:00:15Beteranoa3723
Coral Ramos Palomares2247502:09:24Beteranoa1437

Galdakao

IZENAPOSTU OROKORRADENBORAKATEGORIAPOSTUA-KATEGORIA
Mikel Ocerinjauregui Labarrieta21201:13:13Senior165
Juankar Martinez Gomez70101:18:29Beteranoa163
Hizkuntze Zarandona Calvo70601:18:32Senior19
Karmel Andoni Lacuesta Dañobeitia119401:21:45Beteranoa III3
Galder Sanchez Bergara134001:22:40Senior851
Urtzi Antxustegi Osa135801:22:46Senior864
Josu Sagarduy De La Mar146001:23:18Beteranoa360
Carlos Rodrigo Imbernon Albertos159001:23:59Senior997
Maria Ruiz Suarez161601:24:06Senior54
Juan Jose Cardona Guzman280301:28:52Beteranoa II176
Xabi Olea Calderon352401:30:50Beteranoa910
Nagore Ferreira Zamalloa382001:31:46Beteranoa59
Aitor Arriaga Urionaguena383801:31:49Senior2140
Asier Intxaurbe Gorostiza406301:32:24Senior2251
Ivan Losada Aparicio421101:32:45Beteranoa1077
Aitor Landa Guerra458001:33:43Senior2486
Xabier Uriarte Gomez4843o1:34:24Senior2618
Eneko Ereño Lejarcegui530701:35:22Promesa142
Celso Rivero Manzano651401:37:46Senior3317
Begoña Luis Cueto772701:39:50Beteranoa186
Elvira Fernandez Herrero887901:41:49Beteranoa II74
Sergio Martin Martinez891401:41:53Beteranoa2092
Asier Monzon Echevarria919501:42:23Beteranoa2148
Jon Ibarretxe Aspuru956201:43:05Senior4564
Maria Ibarretxe Aspuru956601:43:05Senior970
Aitor Cebas Beraza960201:43:08Senior4579
Sandra Denche Sanchez1044301:44:41Senior1121
Guiomar Otaola Asla1240101:48:06Senior1579
Josu Moscoso Erdozia1312801:49:25Promesa319
Jon Feliz Martin1366901:50:13Beteranoa2910
Jasone Miren De Dios Idigoras1484601:52:07Senior2210
Oihane Apellaniz Goienola1526901:52:53Senior2326
Maider Lacuesta Barrenetxea1573101:53:43Promesa164
Lorena Francisco Garcia1580201:53:51Beteranoa735
Irene Gutierrez Gonzalez1654601:55:06Senior2709
Beñat Armentia Arriandiaga1676001:55:30Senior6681
Aitzol Izaga Madariaga1727301:56:26Senior6787
Aiala Hoyos Zabala1727301:57:30Senior3097
Iñaki Anton Lopez1974002:00:54Beteranoa II1968
Uxue Anton Pikaza1975102:00:56Senior3675
Uxue Ipiña Gerrikagoitia1996702:01:29Senior3734
Itziar Escribano Marin2259002:09:51Beteranoa1449
Juan Manuel Matias Salvador2262102:09:59Beteranoa4040
Lucia De las Heras Denche2378502:16:10Beteranoa1609

Ugao

IZENAPOSTU OROKORRADENBORAKATEGORIAPOSTUA-KATEGORIA
Andoni Ruiz Gallego2154402:06:02Beteranoa3938

Usansolo

IZENAPOSTU OROKORRADENBORAKATEGORIAPOSTUA-KATEGORIA
Virginia Gimenez Calvo1749801:56:49Beteranoa884

Zaratamo

IZENAPOSTU OROKORRADENBORAKATEGORIAPOSTUA-KATEGORIA
Alejandro Barrio Hernaez1473601:51:55Beteranoa3088
Osorik irakurri