Sareak

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako eta Etxebarriko jaietan jokatuko da Bizkaia Torneoa

Urrutikoetxea, Larunbe eta Elezkano eskualdeko pilotariek hartuko dute parte txapelketan uztailaren 21etik aurrera. Finala abuztuaren 22an izango da.

|

bizkaia esku pilota torneoa 2017 aurkezpena

Urrutikoetxea, Larunbe eta Elezkano eskualdeko pilotariek hartuko dute parte txapelketan uztailaren 21etik aurrera. Finala abuztuaren 22an izango da

Uztailaren 21ean emango diote hasiera VI. Bizkaia Torneoari. Guztira 24 pilotarik hartuko dute parte berrikuntzak dituen txapelketa honetan. Aurten taldeka jokatuko dute pilotariek sei multzotan banatuta (Oiz, Sollube, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza eta Anboto) eta kanporaketa-sistema egongo da. Kanporaketa bakoitzean, gutxienez bi garaipen lortzen dituen taldea sailkatuko da.

Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da txapelkera -tartean, Arrigorriagan eta Etxebarrin- eta bikoteka, buruz buruko eta 4 eta erdiko espezialitateak burutuko dira. Finala Bizkaia frontoian izango da, Aste Nagusian (abuztuaren 22an).

TALDEEN OSAERA

Taldeen osaera zozketa bidez erabaki da talde bakoitzak kapitainak izango ditu: Bengoetxea VI, Irribarria, Rezusta, Olaizola II, Urrutikoetxea eta Zabaleta. Hauek dira multzo bakoitzean izango diren pilotariak:

OIZ: Olaizola II-Imaz (Bikotea), Artola (Lau T’erdian) eta Peña II (Buruz Burukoan)

SOLLUBE: Irribarria-Irusta (Bikotea), Mendizabal III (Lau T’erdian) eta Dario (Buruz Burukoan)

GANEKOGORTA: Elezkano II- Zabaleta (Bikotea), Ezkurdia (Lau T’erdian) eta Elordi (Buruz Burukoan)

GORBEIA: Altuna III-Rezusta (Bikotea), Retegi Bi (Lau T’erdian) eta Jaunarena (Buruz Burukoan)

KOLITZA: Urrutikoetxea-Larunbe (Bikotea), Laso (Lau T’erdian) eta Erasun (Buruz-Burukoan)

ANBOTO: Bengoetxea VI-Albisu (Bikotea), Victor (Lau T’erdian) eta Bakaikoa (Buruz-Burukoan)

EGUTEGIA – BIZKAIA VI. TORNEOA

Uztailak 21, ostirala. Final laurdena: ARRIGORRIAGA, 22:00

Buruz burukoan (18 tanto): Bakaikoa vs Peña II

Binakakoan (22 tanto): Bengoetxea VI-Albisu vs Olaizola II-Imaz

Lau T’erdian (18 tanto): Victor vs Artola

Uztailak 22, larunbata. Final laurdena: BARAKALDO, 18:00

Buruz-burukoan (18 tanto): Elordi vs Jaunarena

Binakakoan (22 tanto): Elezkano II-Zabaleta vs Altuna III-Rezusta

Lau T’erdian (18 tanto): Retegi Bi vs Ezkurdia

Uztailak 23, igandea. Final aurrekoa: ETXEBARRI, 17:00

Buruz-burukoan (18 tanto): Erasun vs —

Binakakoan (22 tanto): Urrutikoetxea-Larunbe vs — – —

Lau T’erdian (18 tanto): Laso vs —

Uztailak 30, igandea. Final aurrekoa

Buruz-burukoan (18 tanto): Dario vs —

Binakakoan (22 tanto): Irribarria-Irusta vs — – —

Lau T’erdian (18 tanto): Mendizabal III vs —

Abuztuak 22, asteartea. Finala: BILBO, 18:00

Buruz-burukoan (18 tanto): — vs —

Binakakoan (22 tanto): — – — vs — – —

Lau T’erdian (18 tanto): — vs —

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako EAJk udaletxeko plaza azpian aparkaleku bat eraikitzea proposatu dio udal gobernuari

Proiektu honek “eguneroko mugikortasunerako sarbideari eragiten dion egiturazko arazoari aurre egingo liokeela” adierazi dute EAJtik

|

Aparkalekua udaletxe aurreko plazaren azpian eraikiko lukete // Geuria

Arrigorriagako EAJk mozio bat aurkeztu zuen joan den otsailaren 9an udal gobernuak bideragarritasun-azterketa bat egiteko. Helburua lurpeko aparkaleku bat eraikitzea litzateke, non eta udaletxeko plazaren azpian.

Aparkaleku hori, alderdi jeltzaleko bozeramaileen arabera, Urgoiti pasealekuko 22 eta 24 eraikinetan hasiko dituzten obrekin bat etorriko lirateke: “Aurkeztutako proposamenak ez du behartzen inolako obrarik egitera, baizik eta soilik datuekin eta zorroztasunarekin aztertzera ea jarduera hori positiboa eta bideragarria izango litzatekeen udalerriarentzat”.

Oposizioko ordezkariek azpimarratu dute aukera hori “seriotasunez aztertzeko unea” dela oraingoa: “Bestela, posible da Arrigorriagak aukera paregabea galtzea hamarkadetan”.

Horren haritik, Arrigorriagako herrigunean aparkalekurik ez egotea “eguneroko mugikortasunerako sarbideari eragiten dion egiturazko arazoa” dela adierazi dute EAJtik eta udalerri erdian obrak bat etortzea “aparteko aukera” eskaintzen dutela “luzerako irtenbide posible bat modu koordinatu eta estrategikoan aztertzeko”.

Proiektu hau burutu ahal izateko, 2025eko aurrekontua likidatu ondoren, diruzaintzako soberakina erabiltzeko aukera proposatu dute EAJtik: “Soberakin esanguratsu bat izango du Udalak, eta, horri esker, zorroztasunez aztertu ahal izango litzateke horrelako inbertsio baten bideragarritasun ekonomikoa, dela finantzaketa zuzenaren bidez, plazen salmentaren bidez, txandakako aparkaleku baten bidez edo legez”.

EAJ: “Aurkeztutako proposamenak ez du behartzen inolako obrarik egitera, baizik eta soilik datuekin eta zorroztasunarekin aztertzera ea jarduera hori positiboa eta bideragarria izango litzatekeen udalerriarentzat”

EAJko ordezkarien arabera, “hainbat proposamen” egin dizkiote udal gobernuari aparkalekuak eremu jakin batean eraikitzeko eta “gobernu taldearen erantzunik eta onarpenik ez dutela izan” adierazi dute.

Era berean, udal gobernuari eskatutako azterlanak “Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekiko (HAPO) hirigintza-bateragarritasuna eta esku-hartzearen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta juridikoa ebaluatu beharko lituzkeela” adierazi dute oposiziotik, “HAPOren aldaketa puntuala sustatu edo hirigintza-tresna espezifikoren bat izapidetu beharko balitz ere, aplikatzekoa den hirigintza-legeriaren arabera”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa | Arrigorriagako Inauteria girotzeko Maskaradaren pertsonaiak atera dituzte kalera!

Otsailaren 14rako egitarau berezia antolatu dute Arrigorriagako inauterietan, eguerditik gauera bitartean, “Aratusterik ez!!” lelopean

|

Kalejira 19:30ean egingo dute aurten // Geuria

Inauteriak girotzen hasi dira Arrigorriagan, eta horretarako Maskaradaren Zamalzainak, Entseinariak, Kantinerak… atera dituzte kalera!

Otsailaren 14rako egitarau berezia antolatu dute Arrigorriagako inauterietan, eguerditik gauera bitartean, “Aratusterik ez!!” lelopean.

“Mimo handiz prestatutako egitarau ederra geratu da otsailaren 14rako, beraz, animatu mozorratzera, ospatzera eta, batez ere, disfrutatzera! Kalean ikusiko dugu elkar!”, azaldu dute Inauteri batzordetik eta Gaztetxetik.

Herri bazkarian parte hartzeko tiketak beharko dira. Horiek Imara eta Sorgiñe tabernetan eskuratu daitezke 13 euroan: “Alergikoa, beganoa, zeliakoa… bazara abisatu arguiagazte@gmail.com helbidera idatziz edo 688 654 717 telefono zenbakira deituz”.

Egitaraua | Arrigorriagako herri inauteriak 2026

Otsailak 14, larunbata

12:00 Inauteriei ongi etorri deia: hartzaren eta mozorroen esnatzea, bertsoak, dantzak… udaletxeko plaza
15:00 Herri bazkaria + bingo musikatua, Gaztetxea
19:00 Elkarretaratzea, Odol emoileen plaza
19:30 Kalejira, herrian zehar
20:00 Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa
21:00 Kontzertua: Gautegun erromeria
01:00 DJ gaua, Gaztetxea

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bazkaria, elkarretaratzea eta kalejira antolatu dute Arrigorriagako herri inauterietan

Herri bazkarian parte hartzeko tiketak beharko dira. Horiek Imara eta Sorgiñe tabernetan eskuratu daitezke 13 euroan

|

Gazteak, 2019ko inauterietan // Geuria

Otsailaren 14an egitarau berezia antolatu dute Arrigorriagako inauterietan, eguerditik gauera bitartean, “Aratusterik ez!!” lelopean.

“Mimo handiz prestatutako egitarau ederra geratu da otsailaren 14rako, beraz, animatu mozorratzera, ospatzera eta, batez ere, disfrutatzera! Kalean ikusiko dugu elkar!”, azaldu dute Inauteri batzordetik eta Gaztetxetik.

Herri bazkarian parte hartzeko tiketak beharko dira. Horiek Imara eta Sorgiñe tabernetan eskuratu daitezke 13 euroan: “Alergikoa, beganoa, zeliakoa… bazara abisatu arguiagazte@gmail.com helbidera idatziz edo 688 654 717 telefono zenbakira deituz”.

Egitaraua | Arrigorriagako herri inauteriak 2026

Otsailak 14, larunbata

12:00 Inauteriei ongi etorri deia: hartzaren eta mozorroen esnatzea, bertsoak, dantzak… udaletxeko plaza
15:00 Herri bazkaria + bingo musikatua, Gaztetxea
19:00 Elkarretaratzea, Odol emoileen plaza
19:30 Kalejira, herrian zehar
20:00 Ibarra inkisidorearen herri-epaiketa
21:00 Kontzertua: Gautegun erromeria
01:00 DJ gaua, Gaztetxea

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Udan hasiko dira Arrigorriagako Osasun eta Higiene auzoaren saneamendua eraberritzeko lanak

Auzo osoaren berrurbanizazioa ekarriko duen proiektua udal ordezkariek auzoko egoiliarrekin egindako hainbat bileraren fruitu dela adierazi dute Udaletik

|

Osasun eta Higiene auzoa // Geuria

Arrigorriagako Udalak udan hasiko ditu Osasun eta Higiene auzoko saneamendu sarea osorik berritzeko lanak. Udal ordezkariek gaur bertan iragarri dute milioi bat euro baino gehiagoko lanak lizitatu dituztela, auzoaren 100. urteurrenarekin kointzidituz.

Osasun eta Higiene auzoa eraberritzeko bilerak aspaldi hasi ziren eta auzo osoaren berrurbanizazioa ekarriko duen proiektua udal ordezkariek auzoko egoiliarrekin egindako hainbat bileraren fruitu dela iragarri du David Cidre Auzoak eta Hirigintza zinegotziak: “Lanen muina edateko uraren eta saneamenduaren (ur fekalak eta euri-urak) instalazioak berrantolatzea izango den arren, esku-hartzea harago doa; izan ere, argiteria publikoa ere hobetuko dugu, bide batez. Horrela, lur azpiko azpiegiturak modernizatzeaz gain, Osasun eta Higiene auzoaren kanpoko itxura, irisgarritasuna eta argiztapena ere eguneratuko dira”.

Lizitazio prozesua amaituta hondeamakinak lanean hasiko direla gehitu dute Udaletik, uda aldean. “Udal honentzat auzo guztiak dira garrantzitsuak, bertan bizi den herritar kopuruari erreparatu gabe”, adierazi du Maite Ibarra herriko alkateak. “Gure helburua Arrigorriaga orekatua da, non auzo guztiek, txikienek ere, kalitatezko zerbitzuak eta azpiegitura modernoak dituzten”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Korrikaren aurkezpena egingo dute bihar, Arrigorriagan

Ikuskizun umoretsua, Korrika Kulturaren nondik norakoak, luntxa eta peto salmenta egingo dute bertan

|

Korrika, 2024an Arrigorriagatik // Korrika

Bihar, otsailak 6, Korrikaren 24. edizioaren aurkezpena egingo dute Arrigorriagako Kultur Etxean, 18:00etan.

“Ikuskizun umoretsua, Korrika Kulturaren nondik norakoak, luntxa eta peto salmenta egongo dira. Gogoratu, bildutako dirua helduen alfabetizaziora bideratuko da AEKren bidez. Ez galdu!”, azaldu dute Arrigorriagako Udaletik, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

“Euskararen aldeko jai handirako motorrak berotzen hasteko unea da!”.

Osorik irakurri