Apirilaren 3an hasiko da Euskal Herriko 57. Itzulia Iruñean (Nafarroa) eta hilaren 8ra arte luzatuko da. Guztira 6 etapa izango ditu: Iruñea/Eguesibar-Sarriguren, Iruñea/Eltziego, Gasteiz/Donostia, Donostia/Bilbo, Bilbo/Eibar eta Eibar/Eibar.
Laugarren etapa (Donostia/Bilbo – 174,1 kilometro) Hego Uribe eskualdetik igaroko da apirilaren 6an, ostegunez. 13:09an irteera ofiziala izango da Donostiatik eta 14:29ak aldera Bizkaian sartuko dira txirrindulariak, Ondarroatik.
Urdaibaitik ibili ondoren, Mungiara helduko dira Sollube menditik eta ondoren Bilborantz abiatuko dira. Bizkaiko hiriburutik N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek Galdakaorantz (16:42). Hain zuzen, Bengoetxe auzotik sartuko dira (16:51) eta Bibero mendia (401 metro) igoko dute (16:57). Mendatea igo eta gero Bilborantz egingo dute berriro, kale nagusian etapa amaitzeko (17:17).
Argazkian iazko Espainiako Itzulia Bibero menditik igaro zenekoa :: Geuria
