→Hego Uribe

Euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena sinatu dute Hego Uribeko lau udalbatzak

Arrigorriagako, Basauriko, Zaratamoko eta Zeberioko Udalek sinatu dute euskal presoak Euskal Herriratzeko Etxerat Elkartearen adierazpena.

Maiatzaren 8an tontorren igoerak deitu zituen Sarek; argazkian Malmasin median // Argazkia: Sare Basauri

Arrigorriagako, Basauriko, Ugaoko, Zaratamoko eta Zeberioko Udalek sinatu dute euskal presoak Euskal Herriratzeko Etxerat Elkartearen adierazpena. Adierazpenak jasotzen du Espainiako Gobernuari “Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen” eta adierazpenaren izenpetzaileen “sostengu osoa” helarazten diotela euskal presoei “legedi arrunt soila eta espetxe politika normalizatu bat aplikatzeko beharrezkoak diren urratsak egitea erabakitzen badu, iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako legedia behin betiko gaindituz”.

Iazko abenduaren 11an, Bilboko Euskalduna jauregian euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena aurkeztu zuen Etxeratek, eta horrekin bat egin zuten EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk. Gainera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalbatzak ere sinatu dute adierazpena. 

Etxeratek eta Sarek “oso positiboki” baloratu dute alderdi politiko eta sindikatuek espetxe politika normalizatzeko bidean eginiko urratsa: “Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe-politikaren humanizazioan eta salbuespenaren bukaeran aurrera egiten jarraitzea espero dugu, konponbidearen eta bizikidetzaren bidean”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak