☉ Hego Uribe
400 euro arteko deskontuak eskainiko ditu Euskara Eskura Txartelak
Euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak emateko helburuarekin Bizkaiko Foru Aldundiak Euskara Eskura Txartela kaleratuko du aurten ere.
Bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak emateko helburuarekin Bizkaiko Foru Aldundiak Euskara Eskura Txartela kaleratuko du aurten ere. Deskontu-txartel bat da, pertsonala eta onuradunak berak bakarrik erabiltzekoa.
Berau eskuratu ahal izateko, ikasleek A1, A2, B1 edo B2 maila gaindituta izan behar dute 2016-2017 ikasturteko lehenengo deialdian udal-euskaltegi edo euskara ikasteko zentro homologatu batean. Modu horretan, deskontu-bonuak jasoko dituzte datorren ikasturterako.
Euskara Eskura Txartela uztailaren 3tik 21era bitartean eskatu ahal izango dute interesdunek www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunearen bitartez eta irailetik aurrera erabili (urriaren 20ra arte).
400 EURO ARTEKO DESKONTUAK
Lau Euskara Eskura Txartel daude eskuragarri: A1 motako txartela gehienez ere 150 euroko deskontu-bonoarekin; A2 motakoa gehienez 200 eurokoa; B1 motako 300 euroko txartela; eta B2 motako Euskara Eskura Txartela gehienez 400 eurokoa. Euskara-mailak HABEk egiaztatuko ditu.
Informazio gehiagorako: euskaratxartela@bizkaia.eus
☉ Hego Uribe
‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua antolatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak Galdakaon
Osakidetzako egoera salatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak. “Azken urteetako krisi kapitalistaren adierazle zuzenak diren osasungintza publikoaren kolapsoa eta azpikontratetan gero eta ohikoagoak diren lan baldintza kaxkarrak salatzen ditugu”, diote.
“Izan ere, auzi honi dagokionez gure inguruan azken hilabeteetan eman diren aldaketak nahiko nabariak dira, San Migeleko pediatriako murrizketak, ospitaleko zerbitzu ezberdinen pribatizazioa, anbulantzietako langileen greba luzeak, ospitaleko biltegietako langileen egoera…”, salatu dute.
Ildo horretan, ‘Langile boterea eraiki. Badago alternatiba’ lemapean zenbait ekintza antolatu dituzte apirilean: ‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua Galdakaon apirilaren 18an eta maiatzaren 1era begira herri batzarrak deitu dituzte Galdakaon eta Basaurin.
“Euskal Herriko Kontseilu Sozilistatik instituzioen alternatiba faltsuetatik haratago alternatiba erreala badagoela zabaldu nahi dugu, langile boterearen eraikuntza. Hala nola, langileriaren bizi baldintzen hobekuntza lortzeko, iruzur instituzionalen aurrean, langileriaren independentzia politikoa oinarri izanda, gure interesen alde mobilizatzen eta antolatzen jarraitzea ezinbestekoa da”, diote.
Egitaraua
Apirilak 18, osteguna
Mahai-ingurua: ‘Azpikontratak jopuntuan’. Anbulantziak Borrokan eta Bilbo Handiko borrokak CGTko kide baten eskutik
18:00 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)
Apirilak 26, ostirala
Herri Batzarrak: ‘Maiatzaren 1ean mobilizatzeko beharraz’
18:30 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)
18:30 Pozokoetxe Kultur Etxea (Basauri)
Luntxa egongo da
☉ Hego Uribe
‘Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna’ argazki lehiaketan parte-hartzeko epea zabaldu dute
Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeialdeko argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea
Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea.
Lehiaketaren helburua Gorbeia Helmuga Historikoaren lekuak edo esperientziak erretratatu eta Instagram sare sozialean elkarbanatzea da. Argazki horiek Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuian egin daitezke. Hego Uribe eskualdea Gorbeialdetik benetan hurbil daude: Galdakao eta Zeberio dira eremutik gertuen dauden bi udalerriak.
Sariak eta parte-hartzeak
Sari bi banatuko dituzte guztira: lehiaketaren garaileak 200 euro jasoko ditu eta lana promozioa egiteko materialetan erabiliko da. Horrez gainera, irabazlearen lanak Estatu mailako ‘Mi Rincón Favorito’ lehiaketan parte hartuko du. Bigarren saria 100 eurokoa izango da.
Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak antolatutako lehiaketaren lehen edizioan 105 pertsonak hartu zuten parte eta Aintzine Larreina Fernández de Leceta izan zen garailea.
☉ Arrigorriaga
⚪️🔴 GABARRA | 🏆 Aupa Aitor Paredes! 😊 Gora Arrigorriaga! 🥳⚽️ Aupa Athletic!
Athletic Clubek Kopa irabazi, Gabarra Nerbioi ibaian atera da eta hortxe da Aitor Paredes arrigorriaga. GEURIAn ospakizunak bertatik bertara jarraitu ditugu.
Ver esta publicación en Instagram
☉ Hego Uribe
Bideoak / Hego Uribeko Athleticzaleek gogoz animatu eta ospatu dute garaipena!
Hego Uribeko kaleen giroaz gozatzeaz gain, Arrigorriagan eta Basaurin jarritako pantaila erraldoietan izan ginen atzokoan. Giro aparta, urduritasuna eta festa izan ziren nagusi. Emozioz beteriko gaua izan zen atzokoa Hego Uriben. Ehunka Athleticzale Sevillan izan ziren eta milaka euren herrietako kaleak hartu zituzten.
Berezia izan zen Arrigorriagan antolatutako jaia. Izan ere, arrigorriagar batek jokatu zuen Kopako finala: 120 minutuak jokatu eta irabazi. Aitor Paredes oso presente izan zuten atzokoan Arrigorriagan. Arrigorriagarrak jokatu duen lehen finala izan da eta lehenengoan lortu du garaile izatea.
BASAURI
Partidu aurrekoak
Ver esta publicación en Instagram
ARRIGORRIAGA
Partida aurrekoak
Ver esta publicación en Instagram
ARRIGORRIAGA
Garaipenaren ospakizunak
Ver esta publicación en Instagram
☉ Hego Uribe
Argazkiak / Hego Uribe zurigorriz jantzi da Kopako finalaren atarian
Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon
Egun bakarra falta da Kopako Finalerako, eta Hego Uribeko herriak zurigorriz jantzita ageri dira, dotore eta alai. Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon. Hona hemen GEURIAn batu ditugun argazkiak:
BASAURI
SAN MIGEL
GALDAKAO
ARRIGORRIAGA
ETXEBARRI
USANSOLO
UGAO