Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) Garoña zentral nuklearra berriz irekitzea onartu zuen atzo, baldin eta Nuclenor enpresak (Garoñaren jabeak: %50ean Edesa eta %50ean Iberdrola) beharrezko segurtasun neurriak betetzen baditu. Gaur bertan Nuclenorrek onetsi egin du CSNak aurkeztutako txostena eta hori aztertu ondoren erabakia hartuko du, Espainiako gobernuarekin batera, Garoñaren etorkizunari buruz.
Garoñaren irekierak Euskal Herriari eragingo lioke, baita Hego Uribe eskualdeari ere. Eguzki Euskal Herriko Talde Ekologistak orain dela bi urte publikatu zuen arrisku-maparen harira (Garoñan simulakroa egin zuten 2015ean), Hego Uribe ratio horren barruan egongo litzateke.
Garoña, Zentral nuklearrik zaharrena
Garoña berriro irekitzea erabakitzen badute, Estatuko zentral nuklearrik zaharrena izango litzateke. 1971. urtean ireki zituen ateak, orain dela 46 urte. Ondoren, 1966an zentrala eraberritu zuten eta 2012an aldi baterako geldialdia iragarri zuten. Orain arte.
