Sareak

☉ Hego Uribe

GEURIAren profil faltsu bat sortu dute Instagramen

Instagramek oraingoz kontua bertan behera utzi du, GEURIAko jarraitzaileek egindako salaketengatik.

|

Instagramek oraingoz kontua faltsua bertan behera utzi du // Geuria

GEURIAk ohartarazi duenez, Instagram sare sozialean bere izenean profil fatsu bat atzeman dute. Hego Uribeko komunikabidearen logo bera eta antzeko izen bat sortu dute: ‘geuria.eus_‘, eta GEURIAren izenean arituko balira, lagun eskaerak egin dituzte.

Instagramek oraingoz kontu faltsu hori bertan behera utzi du, GEURIAko jarraitzaileek egindako salaketengatik. “Profil faltsu horretatik lagun eskaera edo mezu susmagarriak jaso dituztela ohartaraziz abisua helarazi eta profila salatu duten erabiltzaileei eskerrak ematen dizkiegu”, dio Maider Ibañez GEURIAko zuzendariak.

GEURIAren profila ‘@geuria.eus‘ dela gogorarazi dute hedabidearen arduradunek. “Irakurleoi adi ibiltzera dei egiten dizuegu eta GEURIAren izenean beste profil faltsu bat sortu dutela uste baduzue, guri jakinarazi eta salatu”, diote.

☉ Hego Uribe

Hego Uribe eskualdeko lau udalerrik Kirolur erronkan parte hartuko dute

Arrigorriagak, Basaurik, Etxebarrik eta Usansolok osatuko dituzte euren taldeak, eta Wellk app-ren bidez, herritarrek oinez, korrika edo bizikletan ahalik eta kilometro gehien egin beharko dituzte

|

Erronka urtean zehar hiru alditan burutuko da: udaberrian, udan eta udazkenean // Geuria

Bizkaiko Foru Aldundiak Kirolur erronka jarri du abian, lurraldeko udalerrien arteko kirol-liga.

Erronkaren helburua da udalerri bakoitzak talde birtual bat osatzea Wellk mugikorrentzako aplikazioan (Aritz Guinea galdakoztarra app-aren garapeneko arduraduna da) eta udalerri bakoitzean izena emango duten erabiltzaileen artean ahalik eta kilometro gehien egitea oinez, korrika edo bizikletan.

Dagoeneko Bizkaiko 39 udalerrik eman dute izena kirol-erronkan, tartean, Hego Uribeko lauk: Arrigorriagak, Basaurik, Etxebarrik eta Usansolok. Hala ere, oraindik Udalerri gehiagok izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi du Leixuri Agirrezabala kirol diputatuak.

Erronka urtean zehar hiru alditan burutuko da: lehena, apirilaren 15etik maiatzaren 17ra; bigarrena, ekainaren 15etik uztailaren 15era; eta hirugarrena, irailaren 23tik urriaren 23ra.

Udaberriko, udako eta udazkeneko aldi horietan erregistratutako kilometro bakoitza puntu bihurtuko da, egindako jarduera motaren araberako balorazio doituarekin.

Udalerriak inskribatu ondoren parte-hartzaileak izango dira inskribatu eta Wellk app-a deskargatu beharko dutenak, haien kilometro aktiboak zenbatu eta udalerrirako puntuak batu ahal izateko.

Datozen egunetan Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzua udalerri bakoitzarekin harremanetan jarriko da banakako bilera bat hitzartzeko. Bilera horretan zehatz-mehatz azalduko dute ekimenaren funtzionamendua eta sarien sistema, zalantzak argituko dituzte eta era egokian hedatzeko beharrezkoak diren komunikazio-materialak emango dituzte.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Etxebarriko eta Ugaoko udalek Ertzaintzaren esku utziko dute atxilotuen jatorria publikatzea

Etxebarrin eta Ugaon ez daukate ziegarik eta diligentziak Ertzaintzak egiten ditu bi udalerrietan

|

Ugaoko Udaltzaingoaren autoa // Geuria, artxiboa

Ertzaintzak delitugileen jatorria jakinarazteko erabakiak polemika piztu du gizartean.

Iazko urrian erabaki zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atxilotuen jatorriaren berri ematea.

Irizpide hori, ordea, ez dute udal guztiek beteko: batzuek informazio hori publikatuko dute eta beste batzuek ez.

Esate baterako, Hego Uribe eskualdean, Basauriko Udalak esan du jatorria emango duela eta Galdakaok eta Arrigorriagak, aldiz, kontrako erabakia hartu dute: ez publikatzea.

Etxebarri eta Ugaoko udalei dagokienez, adierazi dute Ertzaintzaren esku utziko dutela atxilotuen jatorria publikatzea edo ez.

Ez Etxebarrin ez Ugaon ez dago ziegarik eta diligentziak Ertzaintzak egiten ditu bi kasuetan.

“Etxebarrin ez dugu inoiz horren berririk eman. Batez ere guk ez dugulako jendea atxilotzen. Hori egin behar denean Ertzaintza deitu eta eurek egiten dute. Beraz, gure datuak Ertzaintzaren datuen barruan egongo liratezke”, adierazi dio Iker Lopez alkateak GEURIAri.

Ugaon “atxiloketa gutxi” daudela eta zuzenean Ertzaintzara deitzen dutela zehaztu dute. “Orain arte ez da Udaltzaingotik daturik eman. Eta printzipioz ez da ezer aldatuko, egoera berdin mantenduko da Udaltzaingoari dagokionez behintzat. Ertzaintzaren esku uzten dira datuak eta hauek erabakiko dute argitaratu ala ez”, argitu dute Ugaoko udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Trenbidera jausitako zuhaitz batek 30 minutuko atzerapenak eragin ditu Hego Uribeko Renfeko C3 linean

Ezbeharrak atzerapenak sortu ditu distantzia luzeko trenetako joan-etorrietan eta baita C3 lineako aldirietan, oro har

|

Bidaiariak Arrigorriagako tren geltokiko nasan // Geuria

Haizearen ondorioz, zuhaitz bat trenbidera erori da Ugao eta Laudio artean gaur arratsaldean.

Ondorioz, gutxienez 30 minutuko atzerapenak eragin ditu tren zerbitzuan: bai distantzia luzeko joan-etorrietan eta baita Hego Uribe eskualdetik igaro den C3 linean.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Hezur muina ematea ikusarazteko mezua Andaluzian zabaldu dute Ugaoko eta Basauriko txirrindulariek

Arkaitz eta Beñat Santamaria ugaotarrek eta Jose Manuel Rodrigo basauriarrak Leyenda de Tartessos lasterketa gogorrean hartu dute parte, Huelvan

|

Beñat eta Arkaitz Santamaria La Leyenda de Tartessos amaitu ostean, lasterketako antolatzailearekin // Argazkia: La Leyenda de Tartessos

Arkaitz eta Beñat Santamaria anai ugaotarrak, Jose Manuel Rodrigo basauriarrak eta Joseba Urrutikoetxea arrigorriagak pedalkadak ematen jarraitzen dute hezur muina ematearen garrantziaz ohartarazteko.

‘Eman hezur-muina, eman bizitza’ lemarekin txirrindulari taldea sortu dute eskualdeko lau herritar horiek, eta iazko urrian Almeriako Titan Desert proban parte hartu ostean, duela egun gutxi Leyenda de Tartessos lasterketa egin dute Santamaria anaiek eta Rodrigo basauriarrak
Rafa Yurrebaso galdakoztarrak ere egin zuen lasterketa—.

“Proba oso gogorra izan da, gainera, Andaluzian izan diren ekaitzek are gogorrago egin dute”, diote. Hala ere, pozik daude hezur muina ematearen garrantzia ikusarazi dutelako beste behin ere.

Taldearentzat urteko lehen proba izan da Tartessosekoa, baina ez da bakarra izango: hurrengo erronka Leongo Itzulia BTT izango da, maiatzean. Bertan, laurek hartuko dute parte.

Jose Manuel Rodrigo basauriarra eta Rafa Yurrebaso galdakoztarra, lasterketa amaitu ostean // Argazkia: La Leyenda de Tartessos
Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Arratiako Korua Usansolotik eta Galdakaotik igaroko da Santa Ageda bezperan

Usansolon goizean izango da Arratiako Korua eta Galdakaon arratsaldean. Ordutegi zehatza jaso dugu albistean

|

Garazi Navas usansolotarra Arratiako Koruko zuzendaria da // Geuria

Santa Ageda bezpera izango da bihar, otsailak 4. Eta tradizioa jarraituta, Hego Uribe eskualdean hainbat eta hainbat talde kalera aterako dira koplak abestera.

Era berean, Arratiako Koruaren bisita ere izango dugu eskualdean: Usansolon eta Galdakaon geldialdiak egingo ditu.

Goizeko 08:25ean hasiko du kalejira Koruak Zeanurin eta Arantzazutik, Igorretik, Dimatik, Lemoatik eta Bediatik igaro ostean, Usansolon egingo du geldialdia 10:15ean [2024an Usansolon harrapatu zuen GEURIAk Korua].

Ondoren, Zornotzara joango dira eta handik Bilbora. Bizkaiko hiriburuan 11:30etik 20:00ak arte egongo da Arratiako Korua leku batetik bestera.

Eta, etxerako bidean, 20:40ean eguneko azken geldialdia egingo dute Galdakaon. Iaz Iturrondo plazan ikusi ahal izan genituen [ikusi bideoa].

Osorik irakurri