→Hego Uribe

2.883 herritar daude Hego Uriben alde baterako enplegu-erregulazio espedienteetan

Maiatzean guztira 5.115 ziren, beraz, eskualdeko 2.232 herritar lanera itzuli da berriro (% 43,64) alde baterako enplegu-erregulazio espedientetik.

Maiatzean guztira 5.115 ziren aldi baterako enplegu-erregulazioan zeudenak // Argazkia: Geuria

Lanbidek tresna berria gaitu du bere webgunean, Open Task izenekoa. Bertan, enpleguaren egoerari buruzko datu eguneratuak eta xehatuak jasotzen dira. Horren arabera, Hego Uribe eskualdean 2.883 herritar daude alde baterako enplegu-erregulazio espedienteetan: 339 Arrigorriagan, 1.152 Basaurin, 384 Etxebarrin, 836 Galdakaon, 116 Ugaon, 40 Zaratamon eta 16 Zeberion. Maiatzean guztira 5.115 ziren, beraz, eskualdeko 2.232 herritar lanera itzuli da berriro (% 43,64) alde baterako enplegu-erregulazio espedientetik. Apirilean 5.544 herritar zeuden aldi baterako enplegu-erregulazioan.

📊 DATUAK | 6.793 langabetu daude ekainean Hego Uribe eskualdean, maiatzean baino 95 gehiago

Ekainaren amaieran 144.448 langabe erregistratu ditu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan, maiatzean baino 2.733 langabe gehiago (% 1,93 gehiago). Borja Belandia Lanbideko zuzendariak dio langabezia igotzeko erritimoa moteldu egin dela: Esan dezakegu duela hilabete irudikatutako meseta egonkortzen ari dela. Hala ere, ez dugu ahaztu behar arantzaz beteriko testuinguruan jarraitzen dugula mundu-, estatu- eta toki-mailan. Munduan inpaktua duen krisi ekonomikoan gaude murgilduta”, dio Belandiak.

Kontratazioa berreskuratzen

Borja Belandia Landideko zuzendariaren arabera, kontratazioak berreskuratzen ari dira eta aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteetan (ABEEE) zeuden pertsonen % 60 lanera itzuli da. “Ekainean, 50.631 kontratu sinatu dira EAEn, maiatzean baino % 50 gehiago, baina jarraitzen du 2019ko ekainean sinatutakoak baino % 45,8 gutxiago izaten. Gainera, kontratu berrietatik, % 9 ia mugagabeak izan dira”, dio Belandiak. Gaur egun EAEn 70.000 pertsona inguru daude aldi baterako enplegu-erregulazioan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak