Hego Uribe eskualdean ezagunak diren bi herritar ETB1eko ‘Mihiluze’ saioan ikusi ahal izango ditugu gaur: Asier Martin galdakoztarra eta Joseba Olano urduñarra. Biak Hego Uribeko AEKko irakasle dira, baita Berbalagun eta Praktikatu eta Bizi egitasmoetako dinamizatzaile ere, Galdakaon eta Ugaon, hurrenez hurren.
Gaur izango da euren lehen saioa Mihiluzen (ETB1, 21:30), eta 6.000 eurotik gorako zakua dute jokoan.
