→Hego Uribe

Asier Martin eta Joseba Olano Hego Uribeko AEKko irakasleek 225 euro irabazi dituzte Mihiluze saioan

Asier Martin eta Joseba Olano Mihiluzen, laugarren saioan // Mihiluze

Lau egunez izan dira Asier Martin eta Joseba Olano Hego Uribeko AEKko irakasleak ETB1eko Mihiluze saioan partaide. Guztira 225 euro irabazi dituzte: “Bazkariren bat edo parrandaren bat gustura botako dugu irabazitakoarekin”, adierazi du Olanok.

7.359 euroko zakua irabazteko finala jokatu zuten urtarrilaren 31n, euren bigarren saioan, baina akats bakar batengatik ez zuten irabazi. Finalaurrekoetara -sokatira probara- bi aldiz iritsi dira galdakoztarra eta urduñarra, eta laugarren egunean puntu berdinketa hausteko proban galdu egin zuten bikote berri baten aurka.

“Gustura egon gara”, adierazi du Olanok, eta Martinek AEKko ikasleak Mihiluzen parte har dezaten animatuko dituztela aipatu du. Hego Uribe eskualdeko beste norbait ikusiko al dugu laster ETB1eko Mihiluzen?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak