Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Hego Uribe

Eskalada edo makrame taldeak eratzeko erronka hartu du Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak

|

Urritik abendura bitarteko Hego Uribeko Berbalagun agenda aurkeztu dute, besteak beste // Geuria

Euskara ahaldunak saretzeko Berbalagun ekimena martxan da Basaurin eta Galdakaon. Momentuz 28 talde daude gaur egun aktibo, 1o basaurin eta 18 Galdakaon, baina izena ematea urte osoan zehar zabalik dagoela gogorarazi dute Ioritz Lopez de Alda eta Asier Martin Hego Uribeko Berbalagun egitasmoko arduradunek. Gainera, doakoa dela nabarmendu dute.

“Hainbat talde berri eratu ditugu aurten eta oso pozik gaude. Helburu nagusia da kalean euskararen presentzia areagotzea, eta horrelako ekimenekin ari gara zerbait lortzen”, dio Ioritz Lopez de Alda Basauriko Berbalaguneko arduradunak. Astero taberna batean biltzen diren ohiko berbalagun taldeez gain, badaude bestelako interes taldeak, hala nola, mendi taldea (hilean behin irteera bat antolatzen dute), jostun taldea, euskal dantza taldea, txalaparta taldea, bizkaiera lantzeko taldea, paseo taldea, Gurasolagun taldeak, musean aritzeko taldeak eta irakurketa taldea.

Galdakaoko eta Basauriko alkateak, Hego Uribeko Berbalaguneko arduradunekin // Geuria

Euskal dantzen taldea iaz hasi zen martxan eta aurten hasiberrientzako talde bat Basaurin sortu dutela adierazi du Ioritzek: “Azarotik aurrera hasiko da talde hori martxan”. Halaber, nobedade bezala makrame taldea eratzeko asmoa dute Basaurin.

“Mus taldeak ere iaz hasi ziren bai Galdakaon bai Basaurin. Erantzun ona izan zuten iaz eta aurten ere hasiko dira horiek ere martxan. Dagoen lehiakortasuna eta giro ona ikusita, pentsatzen ari gara txapelketa bat antolatzea Galdakaoko eta Basauriko taldeen artean”, dio Asier Martin Galdakaoko Berbalaguneko arduradunak.

Bestetik, pala, frontenis, padel edota eskalada taldeak sortzeko “ahalegina” egingo dutela adierazi dute Hego Uribeko Berbalaguneko ordezkariek, “gazte, heldu eta nagusiei aukera gehiago eskaintzeko asmoz”, diote.

230 berbalagun iaz

Hemeretzigarren ikasturtea hasiko du Galdakaoko Berbalagunek, hamalaugarrena Basaurikoak. Urte hauetan guztietan Galdakaoko eta Basauriko Berbalagun proiektuetatik 720 lagun inguru ibili dira. Azken ikasturtean, 2022-2023 ikasturtean, 230 lagun ibili ziren 34 berbataldetan banatuta.

“Berbalagun programak euskaraz bizi nahi duten horiei, bizitza bere osotasunean euskaraz egiteko pausoak ematen laguntzen die. Izan ere, euskaldun berriei ikasitakoa praktikara eroateko zubi lana bikaina izateaz gain, euskaraz bizi nahi duten euskaldun osoei euren ingurua euskalduntzen laguntzeko lanabes ezin hobea da”, diote.

Berbalagunen perfilari dagokionez, “anitza” dela diote arduradunek: “Ikasleak, langileak, langabetuak, jubilatuak, gazteak, helduak… Iazko kiderik gazteenak 20 urte zituen; zaharrenak, ordea, 90. Sexuari dagokionez, Berbalagunen % 70 emakumezkoa da, eta % 30, gizonezkoa”.

“Programa hau doakoa da eta horrezaz gain zenbait abantaila ere baditu: argitalpen desberdinetan zenbait beherapen (Argia, Aizu!, Gaztezulo, Berria…). Gainera, aurten ere Galdakaoko eta Basauriko Udalek euskarazko emanaldietan sarrerak utziko dituzte Berbalagunen esku, partaideen artean zozketa bidez banatzeko”, diote.

Berbalagun egitasmoan izena eman nahi dutenek 607 146 855 telefono zenbakira deitu dezakete, edo galdakao_berba@aek.eus edo hegouribe@aek.eus helbide elektronikoetara idatzi. Izena ematea doakoa da.

Basauriko eta Galdakaoko Udalek, Udal euskaltegiek, AEK-k eta, Basauriko Hizkuntz Eskolak babesten dute Hego Uribeko Berbalagun programa.

Hego Uribeko Berbalagun / Agenda

2023 Urria-Abendua

Urriak 26, osteguna / Basauri
Mintzodromoa
10:30-12:00 + 18:30-20:00 Solobarria plaza

Urriak 29, igandea / Basauri-Galdakao
Mendi irteera: Pastorekorta (Buiatik)
09:00 Basauriko udaletxe aurrean

Azaroak 9, osteguna / Basauri
Aurkezpen jaia
18:30 Zutarri taberna

Azaroak 14, asteartea / Galdakao
Aurkezpen jaia
18:30 Ganguren taberna

Azaroak 29, asteazkena / Galdakao
Mintzodromoa
10:30 Torrezabal Kultur Etxea

Abenduak 15, ostirala / Basauri
Baskot Gaua + Poteo musikatua
20:00 San Jose ikastetxean

☉ Hego Uribe

‘Itoiz. Udako sesioak’ dokumentala proiektatuko dute Basaurin eta Galdakaon

|

Itoizeko partaide izan zen Jose Garate sanmigeldarra ‘Foisis’ ezizenez ezaguna dena (bigarrena ezkerretik) // Atera Films

Azaroan Zinebin estreinatu ondoren, Itoiz euskal taldearen jatorriari buruzko ‘Itoiz. Udako sesioak’ dokumentala urtarrilaren 24an helduko da zinema aretoetara.

Basaurin sei egun geroago ikusi ahal izango da Social Antzokian, Zine Kluba programaren barruan: urtarrilaren 30ean, ostegunez, 17:30ean eta 20:00etan. Sarrera 5 euroan dago salgai eta Socialeko bazkideek sarrera doakoa dute.

Bestetik, Galdakaon ere proiektatuko dute dokumentala, Torrezabalen: urtarrilaren 26an 20:15ean eta urtarrilaren 27an 20:00etan. Sarrerak 4 euroan daude salgai.

70eko hamarkadaren erdialdean eztanda egin zuen bandak eta euskal musikaren panoraman erreferente bilakatu zen Itoiz. 10 urteko historia labur baina arrakastatsuaren ondoren, Juan Carlos Perezek abentura amaitutzat eman zuen. Kritikari eta zaleen harridurarako, unerik gorenean erabaki zuen ibilbidea etetea. Itoizeko partaide izan zen Jose Garate sanmigeldarra ‘Foisis’ ezizenez ezaguna dena.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Mastodon sare soziala zabaldu du GEURIAk

|

Mastodon sare soziala zabaldu du GEURIAk // Geuria

Urtarriletik aurrera GEURIAren informazioa Mastodon sare sozialean ere jarraitu ahalko dute herritarrek, TOKIKOMek martxan jarri duen tkm.eus zerbitzariaren bidez. Mastodon erabiltzaileek [@geuria@tkm.eus] kontuaren bidez jarraitu ahalko dute gure edukia.

“Tokikomen erabaki dugu Mastodon sare sozial irekira jauzi egitea. Mastodon hainbat komunitate txikiz osatutako sareen sare bat da, eta haren atzean ez dago korporazio multinazional gaiztorik, bere helburu bakarra erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzea da”, diote Tokikometik.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Upo Mendiko Oier Gil eta Bidebietako Eva Martinez, Bizkaiko buruz buruko txapeldunak

|

Bizkaiko buruz buruzko txapeldunak txapela jantzita eta txapeldunordeak, denak batera, talde argazkian // Bidebieta Pilota Taldea

Bizkaiko Buruz buruko esku pilota txapelketako finalak jokatu ziren urtarrilaren 18an, larunbatez, Basauriko Artunduagako frontoian.

Lau final jokatu ziren: kadeteak, gazteak, emakumeak eta nagusiak. Kadete mailan, Zaratamoko Upo Mendi taldeko Oier Gil izan zen txapelduna, Basauriko Bidebieta klubeko Jon Aperribai garaituz (18-14).

“Kadeteen partiduan nahiko urduri zeuden biak, bai Jon bai Oier. Hasieran partidua berdinduta zegoen: txandaka ibili ziren markagailuan. Momentu batean Jon jarri zen aurretik (14-11), baina sakean akatsak eginda, Oierrek esku hartu eta 18ra heldu zen Zaratamoko klubeko pilotaria (14-18)”, adierazi dio GEURIAri Mikel Karrillo Bidebieta Pilota Taldeko entrenatzaileak.

Emakumezkoen finalean Bidebietak ordezkaria izan zuen Eva Martinezekin, eta txapela jantzi zuen finalean. Aurkari izan zuen Durangoko June Agirrebeitia (22-18).

“Emakumeen partiduan biek elkar oso ondo ezagutzen zuten —binakakoan batera aritzen dira, Junek Bidebietan lagatuta jokatzen baitu—, eta biek badakite besteak non egiten dituen akatsak: Evak argi zeukan partidua aurreko koadroetara eraman behar zuela, eta Junek argi zeukan atzera eta atzera joko behar zuela; azken batean, June atzelaria da eta Eva aurrelaria. Hasieran June aurreratu zen (3-0), baina Evak aurre hartu zion (3-6). Azken txanpan, Evak aurre egin zuen, baina June sakeei esker hurbildu eta emaitza 18-22 izan zen Evaren alde”, dio Karrillok.

Gazteen mailan, Olaburu klubeko Aratz Diezek irabazi zuen finala Lagun Arteako Galder Buruagaren aurka, eta nagusien kategorian Danak Bat klubeko Enaitz Arandiak jantzi zuen txapela, Lezamako Markel Cabello gailenduta.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Langabezian dauden eskualdeko 10 gaztek praktika ordainduak egingo dituzte sei hilabetez bertoko enpresatan

Beka jasoko duten gazteek hilean 871,66 euro gordin jasoko dituzte egunean 6 orduz lan egitearen truke. Kontratuen iraupena sei hilabetekoa izango da

|

Langabezian dauden eskualdeko 10 gazte kontratatuko dituzte aurten Nerbioi Ibaizabal eskualdeko enpresetan lan egiteko.

Praktika ordainduak izango dira, eta beka jasoko duten gazteek hilean 871,66 euro gordin jasoko dituzte egunean 6 orduz lan egitearen truke. Kontratuen iraupena sei hilabetekoa izango da.

Ordaindutako praktika hauek egin nahi dituzten gazteek ondoko baldintzak bete behar dituzte: Nerbioi Ibaizabal eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea; Lanbiden enplegu eskatzaile bezala izena emanda egotea; unibertsitate titulua, erdi mailako nahiz goi mailako prestakuntza zikloa, hirugarren mailako doktoregoa edo profesionaltasun ziurtagiria izatea edota azken urteko ikaslea izatea; jasotako prestakuntzarekin lan esperientziarik ez izatea, edo lan esperientzia hiru hilabetetik beherakoa izatea; eta 18 eta 29 urte artean izatea (26 eta 29 urte bitartean Gazte Berme Sisteman izena emanda egon beharko dute).

Beka hauen helburua gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea sustatzea da, beren lanbide heziketarekin edo prestakuntza akademikoarekin lotuta dauden eskualdeko enpresetan esperientzia hartuz.

Hauek dira programa honetan parte hartuko duten eskualdeko enpresak: IK–Ingurumenaren Kideak Ingeniería, S.L. (Basauri), Camp Tecnológico–Argi Ventures S.L. (Basauri), Asesoria Etxebarri, S.L. (Etxebarri), Euskal Korreo Postal Mailing, S.L. (Etxebarri) eta Dinosa, S.A.L. (Galdakao).

Irekita dago dagoeneko programa honetan parte hartzeko eskaera epea. Interesdunek esteka honen bitartez eman dezakete izena.

Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Zeberio, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Urduña eta Orozkoko udalek sustatzen dute programa, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Nerbioi Ibaizabal Mankomunitatearen laguntzarekin. Kudeaketa Novias Salcedo Fundazioarena da.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Urte berriarekin batera Abando-Urduña tren ibilbidearen kudeaketa Eusko Jaurlaritzak hartu du

Kudeaketa Eusko Jaurlaritzarena izango den arren, Renfek 2027ko abendurarte dauka kontratua. Ondoren, 2028an, lehiaketa publikoa egingo da

|

C3 linea Basauri, San Migel, Arrigorriaga eta Ugaotik igarotzen da // Geuria

Urte berriarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutako hainbat transferentzia gauzatu dira.

Horien artean, Hego Uriben eragin nabaria duen bat dago: Renferen C3 linearen kudeaketa, Bilbotik Urduñara doan tren ibilbidearena, alegia, gure eskualdea zeharkatzen duena, Basauritik Ugaoraino.

Kudeaketa Eusko Jaurlaritzarena izango den arren, Renfek 2027ko abendurarte dauka kontratua. Ondoren, 2028an, lehiaketa publikoa egingo da.

Esku aldaketa horretaz harago, hainbat dira Renfetik azken hilabeetan iragarri dituzten hobekuntzak: alde batetik,  Urduña eta Bilbo konektatzen dituen C3 lineako trenen maiztasuna handituko du Civis izeneko zerbitzuaren bidez.

Zerbitzu honen ibilbidea C3 lineako berbera izango da, baina trenek geldialdi gutxiago izango dituzte.

Bestetik, Bilbo eta Laudio arteko lanegunetako tren zerbitzuko maiztasuna 15 minutura laburtuko dute, eta 84 trenetik 92ra pasako dira.

Asteburuen kasuan, aldiz, 55etik 76ra.

Osorik irakurri