Sagardotegira irteera antolatu du Hego Uribeko Berbalagun ekimenak. Martxoaren 11n izango da irteera, larunbatez: Zarauzko Arizia Sagardotegian izango da bazkaria (eta aurreko poteoa) eta parranda Hernanin. Goizean, gainera, Zumaiako Flyscha bisitatzeko txangoa egingo dute geologo batekin.
Berbalagunak 10:00etan hartuko dute autobusa Basaurin (San Jose ikastetxean) eta 10:15ean Galdakaokoak jasoko dituzte (Ardanza parkean). Itzulera 22:00etan izango da Hernanitik.
Irteeran izena emateko epea zabaldu du dagoeneko Hego Uribeko Berbalagunek: interesdunek hegouribe@aek.eus helbide elektronikora idatzi edo 607 146 855 telefono zenbakira deitu behar dute. Prezioa 50 eurokoa da, “dena barne”.
