→Hego Uribe

Ez da Covid-19arekin hildakorik egon azken astean Hego Uriben; urritik ez da horrelakorik ematen

Urritik lehenengo astea da koronabirusarekin hildakorik egon ez dela eskualdean // Geuria

Martxoaren 14ra bitartean metatutako datuen arabera, ez da Covid-19arekin hildakorik egon azken astean (hilaren 8tik 14ra) Hego Uriben. Urritik lehenengo astea da koronabirusarekin edo koronabirusagatik hildakorik egon ez dela eskualdean. Urriaren 26tik martxoaren 7ra bitartean guztira 56 herritar hil dira Hego Uriben koronabirusarekin. Bitarte horretan, 19 aste horietan, bataz beste koronabirusarekin hiruna hildako izan dira astero eskualdean.

Datuak datu, guztira 198 herritar hil dira koronabirusarekin Hego Uriben pandemia hasieratik. Basauri da hildako gehien izan dituena, 100 heriotzarekin (hilkortasun-tasa % 3,7koa da). Galdakaon 48 hildako zenbatu dituzte (% 2,6), Arrigorriagan 23 (% 2,6), Etxebarrin 13 (% 2), Zeberion 8 (% 11,4), Ugaon 4 (% 1,2) eta Zaratamon 2 (% 2,1). Koronabirusaren pandemia piztu zenetik lehenengo hiru hilabeteetan 128 ziren Covid-19arekin hildakoak Hego Uriben, eta hurrengo hamar hilabeteetan, 2020ko ekainetik 2021eko martxora, 70 hildako izan dira. Basauriren kasuan -koronabirusarekin hildako gehien dituen eskualdeko udalerria- ekaina hasieran 75 hildako zenbatu zituzten pandemia hasieratik, eta gaur egun 100 dira koronabirusarekin hildakoak. Hau da, 2020ko ekainetik 2021eko martxora 25 hildako gehiago zenbatu dituzte Basaurin. Datu horiek erreparatuta, esan daiteke hildakoen kopurua apalduz doala: pandemiaren lehenengo hilabeteetan hildako gehiago egon ziren, azken hamar hilabeteetan baino.

2020ko ekainaren 11n hildakoak udalerrika sailkatu zituen lehen aldiz Osasun Sailak. Gaur egun astero eguneratzen dute datu hori eta asteazkenero argitaratzen dute. Osasun Sailak ez du oraindik ere zehazten herri bakoitzean izan diren hildakoak koronbirusak jota zuzenean hil direnik edo beste patologia batzuekin hil direnik. Bai, ordea, EAEari dagokionez: guztira 3.950 (+38) pertsona hil dira martxoaren 14ra bitartean EAEn (% 2,4), eta horietatik 29 hil dira zuzenean Covid-19aren ondorioz hilaren 8tik 14ra.

Covid-19 kutsatuei dagokionez, 6.555 positibo zenbatu ditu Osasun Sailak, aurreko astean baino 70 gehiago. Herrika hauek dira datuak: 2.704 Basaurin (+28), 1.829 Galdakaon (+25), 877 Arrigorriagan (+10), 658 Etxebarrin (+5), 322 Ugaon (+2), 95 Zaratamon (=) eta 70 Zeberion (=). Bizkaian 82.561 herritar kutsatu dira koronabirusaz (+1.262) eta EAEn 163.574 (+2.371). 

OTSAILAREN 28RA ARTE
POSITIBOAKHILDAKOAKHILKORTASUNA
ARRIGORRIAGA857232,7%
BASAURI2.664983,7%
ETXEBARRI648132,0%
GALDAKAO1.778462,6%
UGAO31941,3%
ZARATAMO9522,1%
ZEBERIO68811,8%
HEGO URIBE64291943,74%
EAE159.1853.8582,40%
BIZKAIA80.244 (50,41%)

 

MARTXOAREN 7RA ARTE
POSITIBOAKHILDAKOAKHILKORTASUNA
ARRIGORRIAGA867232,7%
BASAURI2.6761003,7%
ETXEBARRI653132,0%
GALDAKAO1.804482,7%
UGAO32041,3%
ZARATAMO9522,1%
ZEBERIO70811,4%
HEGO URIBE6.4851983,70%
EAE161.2033.9122,40%
BIZKAIA81.299 (50,44%)

 

MARTXOAREN 14RA ARTE
POSITIBOAKHILDAKOAKHILKORTASUNA
ARRIGORRIAGA877232,6%
BASAURI2.7041003,7%
ETXEBARRI658132,0%
GALDAKAO1.829482,6%
UGAO32241,2%
ZARATAMO9522,1%
ZEBERIO70811,4%
HEGO URIBE6.5551983,66%
EAE163.5743.9502,40%
BIZKAIA82.561 (50,48%)

_

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak