→Hego Uribe

Eudelek Ukrainako gerraren aurkako elkarretaratzeak deitu ditu Hego Uriben

Bihar, martxoak 9, elkarretaratzea deitu du Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak Hego Uribeko hainbat udalerritan, Ukrainako gerraren aurka eta Ukrainako herriagaz duten babesa eta elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzean bost minutuko ixilunea egingo dute herri bakoitzeko Udalek

Bihar, martxoak 9, elkarretaratzea deitu du Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak Hego Uribeko hainbat udalerritan, Ukrainako gerraren aurka eta Ukrainako herriagaz duten babesa eta elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzean bost minutuko isilunea egingo dute herri bakoitzeko Udalek: “Proposamenaren helburua da toki entitateek Errusiak Ukraina inbaditzeari eta horrek eragiten duen sufrimendu eta suntsipenari, eta milioika pertsonen behartutako exodoari uko egitea”, azaldu dute Eudeletik. Gauzak horrela, hurrengo elkarretaratzeak prestatu dituzte eskualdean, 12:00etan:

  • Basauri: udaletxearen aurrean
  • Arrigorriaga: Argala plazan
  • Ugao: Herriaren enparantzan
  • Zaratamo: udaletxe aurreko plazan
  • Zeberio: udaletxeko plazan
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak