☉ Hego Uribe
Bideoa / Urak gainezka egin du Hego Uribe eskualdean
Euri-jasa gogorrak ari dira izaten gaur, ekainak 18. Hego Uribe eskualdean ere urak gainezka egin du zenbait tokitan, eta Bizkaiko Suhiltzaileek adierazi dutenez, hamaika irteera egin behar izan dituzte eskualdean. Bideoan Arrigorriagako, San Migelgo eta Galdakaoko irudiak ikus daitezke, GEURIAko irakurleek bidali dizkigutenak.
Hala nola, adingabe batzuk Ollargango (Arrigorriaga) erreka bat zeharkatzen laguntzeko bertaratu dira suhiltzaileak, arketa batzuk bere lekuan utzi dituzte eta ura etxebizitza batzuetatik, enpresa batzuetatik eta garaje batzuetatik kentzeko esku hartzeak egin dituzte edo egiten ari dira.
Gainera, Arrigorriagako kiroldegiko teilape bat jausi dela eta Urreta errekak gainezka egin duela eta etxebizitza batzuetara ura sartu dela adierazi dute suhiltzaileek.
Bestetik, Etxebarriko sarrera Boluetatik itxita dagoela adierazi du Udalak. Aurretik, San Antoniorako sarbidea N-634 errepidetik itxita egon da, baina orain ez: sarbidea librea da N-634 errepidetik San Antoniora.
☉ Hego Uribe
Mikel Gil ugaotarra eta Nagore Ferreira galdakoztarra izan dira Hego Uribeko azkarrenak Behobia-Donostia lasterketan
Hego Uribe eskualdetik 95 korrikalarik hartu dute parte 59. Behobia-Donostia lasterketan. Horien guztien sailkapena jaso dugu GEURIAn!
Behobia-Donostia lasterketa izan zen atzo, azaroak 10. Aurten, 59. edizioan, 27.700 korrikalarik hartu du parte, tartean Hego Uribe eskualdeko 95 herritar: Arrigorriagatik, Basauritik, Etxebarritik, Galdakaotik, Ugaotik, Usansolotik eta Zaratamotik egin dute korrika Behobiatik Donostiara (20 kilometro).
Gure eskualdetik azkarrenak izan dira Mikel Gil Angulo ugaotarra (90. postuan bukatu du lasterketa) eta Nagore Ferreira Zamalloa galdakoztarra (2753. postuan sailkatu da).
Hemen Hego Uribeko korrikalarien emaitzak Behobia-Donostian, herrika:
ARRIGORRIAGA (15)
Borja Merino Fernandez
– Postu orokorra: 3924
– Denbora: 01:32:22
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 1079
Gemma Pacho Iglesias
– Postua: 5531
– Denbora: 01:36:10
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 112
Ariane De Miguel Murillo
– Postua: 7515
– Denbora: 01:39:51
– Kategoria: Promesa
– Postua, kategoriaren arabera: 31
Karlos Azabal Martin
– Postua: 7802
– Denbora: 01:40:20
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2016
Juan Carlos Bouza Fernandez
– Postua: 8912
– Denbora: 01:42:19
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 867
Agurtzane Urbina Garcia de Bikuña
– Postua: 11994
– Denbora: 01:47:35
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 134
Idoia De Dios Merino
– Postua: 13893
– Denbora: 01:50:53
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 628
Amaia Perez Uribarren
– Postua: 13898
– Denbora: 01:50:54
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 195
Asier Sanchez Doistua
– Postua: 14752
– Denbora: 01:52:31
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 5970
Lexuri Casado Lataburu
– Postua: 15552
– Denbora: 01:53:57
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 778
Celestino Martinez Perez
– Postua: 16811
– Denbora: 01:56:17
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 1815
Uxue Ostaikoetxea Garcia
– Postua: 17920
– Denbora: 01:58:25
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2788
Janire Bilbao Cuesta
– Postua: 20951
– Denbora: 02:06:31
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 1389
Marietta Benavides Merino
– Postua: 23423
– Denbora: 02:23:13
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 4322
Arantza Marin Blazquez
– Postua: 23603
– Denbora: 02:25:43
– Kategoria: Beteranoa III
– Postua, kategoriaren arabera: 100
BASAURI (21)
Oscar Figal Garcia
– Postua: 2460
– Denbora: 01:28:06
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 160
Fran Rodriguez Calero
– Postua: 3627
– Denbora: 01:31:35
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 1982
Eder Gomez Rodriguez
– Postua: 5295
– Denbora: 01:35:40
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2754
Yeray Gonzalez Gutierrez
– Postua: 5426
– Denbora: 01:35:55
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2817
Roberto Alba Martin
– Postua: 6226
– Denbora: 01:37:34
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 3158
Roberto Vaquero Utrera
– Postua: 6518
– Denbora: 01:38:09
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 582
Miguel Angel Quijano Ponce
– Postua: 6805
– Denbora: 01:38:40
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 611
Jose Angel Sanchez Bolaños
– Postua: 7228
– Denbora: 01:39:23
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 1877
Miguel Angel Martin Calvo
– Postua: 7343
– Denbora: 01:39:33
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 675
Asier Sinobas Cid
– Postua: 12547
– Denbora: 01:48:32
– Kategoria: Junior
– Postua, kategoriaren arabera: 101
Iker Martinez Arenaza
– Postua: 13653
– Denbora: 01:50:27
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 3238
Maite Larrazabal Orue
– Postua: 13815
– Denbora: 01:50:43
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 190
Iker Madariaga Bilbao
– Postua: 13970
– Denbora: 01:51:01
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 5760
Ibai Cantabrana Irazabal
– Postua: 14104
– Denbora: 01:51:16
– Kategoria: Promesa
– Postua, kategoriaren arabera: 354
Igor Loubet Cayuela
– Postua: 14313
– Denbora: 01:51:43
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 3342
Patricia Izquierdo Lopez
– Postua: 14403
– Denbora: 01:51:52
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 662
Janire Cavadas Aramburu
– Postua: 15160
– Denbora: 01:53:15
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2036
Monica Gonzalez Lopez
– Postua: 15161
– Denbora: 01:53:15
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2037
Fernando Gonzalez Hernando
– Postua: 18171
– Denbora: 01:58:56
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 6765
Nuria Fernandez Suberbiola
– Postua: 19024
– Denbora: 02:00:45
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 406
Iñigo Vila Gonzalez
– Postua: 19096
– Denbora: 02:00:56
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 2088
ETXEBARRI (13)
Iker Muñoz Perez
– Postua: 972
– Denbora: 01:20:57
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 241
Marcos Paiva Arevalos
– Postua: 2337
– Denbora: 01:27:42
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 1361
Alain Sainz-Aja Sevilla
– Postua: 2471
– Denbora: 01:28:09
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 1416
Ricardo De Celis Perez
– Postua: 3402
– Denbora: 01:30:59
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 926
David Uriarte Perurena
– Postua: 7608
– Denbora: 01:40:00
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 3704
Juan Crespo Priegue
– Postua: 8262
– Denbora: 01:41:11
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 787
Alain Artola Berrocal
– Postua: 9618
– Denbora: 01:43:29
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2411
Maite Alvarez Serrano
– Postua: 10637
– Denbora: 01:45:12
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 100
Diego Calleja Fernandez
– Postua: 11106
– Denbora: 01:46:03
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2720
Pedro Antolin Postigo
– Postua: 15697
– Denbora: 01:54:12
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 3569
Marina Cortada Icart
– Postua: 18095
– Denbora: 01:58:47
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2833
Asier Villafañe Isasi
– Postua: 21254
– Denbora: 02:07:44
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 4428
Silvia Saenz Rivas
– Postua: 21255
– Denbora: 02:07:44
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 1433
GALDAKAO (40)
Unai Aguirrezabala Ayesta
– Postua: 208
– Denbora: 01:13:44
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 157
Mikel Ocerinjauregui Labarrieta
– Postua: 219
– Denbora: 01:13:54
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 163
Juankar Martinez Gomez
– Postua: 424
– Denbora: 01:16:46
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 87
Karmel Andoni Lacuesta Dañobeitia
– Postua: 681
– Denbora: 01:18:59
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 21
Urtzi Antxustegi Osa
– Postua: 1320
– Denbora: 01:23:01
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 821
Josu Sagarduy De la Mar
– Postua: 1482
– Denbora: 01:23:45
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 376
Aitor Landa Guerra
– Postua: 1604
– Denbora: 01:24:19
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 985
Jon Otaegi Ibarzabal
– Postua: 1803
– Denbora: 01:25:20
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 463
Nagore Ferreira Zamalloa
– Postua: 2753
– Denbora: 01:29:04
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 35
Xabi Olea Calderon
– Postua: 2834
– Denbora: 01:29:19
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 769
Ivan Losada Aparicio
– Postua: 4565
– Denbora: 01:33:54
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2415
Juan Jose Cardona Guzman
– Postua: 4566
– Denbora: 01:33:55
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 369
Endika Soria Elizondo
– Postua: 8062
– Denbora: 01:40:47
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2080
Gabriel Julian Galar De Goñi
– Postua: 9105
– Denbora: 01:42:39
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 4275
Asier Arechaga Gurtubay
– Postua: 9298
– Denbora: 01:42:57
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2340
Elvira Fernandez Herrero
– Postua: 9532
– Denbora: 01:43:21
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 68
Sandra Denche Sanchez
– Postua: 9948
– Denbora: 01:44:05
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 940
Arkaitz Ruiz Fonseca
– Postua: 10231
– Denbora: 01:44:36
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2531
Ivan Rodriguez Tovar
– Postua: 11488
– Denbora: 01:46:40
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2795
Juan Manuel Matias Salvador
– Postua: 12303
– Denbora: 01:48:09
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2965
Aitor Arriaga Urionaguena
– Postua: 12675
– Denbora: 01:48:46
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 5403
David Roman Medina
– Postua: 14577
– Denbora: 01:52:11
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 5927
Iker Hernaez Cantabrana
– Postua: 14604
– Denbora: 01:52:14
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 5935
Jon Feliz Martin
– Postua: 14903
– Denbora: 01:52:48
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 3445
Laura Chueca Garcia
– Postua: 15397
– Denbora: 01:53:41
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 764
Jasone Miren De Dios Idigoras
– Postua: 16264
– Denbora: 01:55:14
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2328
Olatz Iturbe Alonso
– Postua: 16569
– Denbora: 01:55:52
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 869
Marta Gomez Rugama
– Postua: 16576
– Denbora: 01:55:53
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 870
Diego Perez Garcia
– Postua: 17351
– Denbora: 01:57:21
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 3864
Aritz Guinea Paños
– Postua: 17447
– Denbora: 01:57:32
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 6593
Beñat Armentia Arriandiaga
– Postua: 17450
– Denbora: 01:57:32
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 6594
Maria Ruiz Suarez
– Postua: 17853
– Denbora: 01:58:19
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 2760
Asier Trueba Perez
– Postua: 17858
– Denbora: 01:58:19
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 6702
Juan Jose Losada Dominguez
– Postua: 18251
– Denbora: 01:59:05
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 1995
Urtzi Salcedo Allende
– Postua: 18401
– Denbora: 01:59:23
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 4020
Zaida Etxebarria Rubio
– Postua: 18855
– Denbora: 02:00:20
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 1109
Aitzol Izaga Madariaga
– Postua: 19436
– Denbora: 02:01:44
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 7004
Aitor Gomez Llavori
– Postua: 19437
– Denbora: 02:01:44
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 7005
Itziar Escribano Marin
– Postua: 20323
– Denbora: 02:04:22
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 3469
Lucia De las Heras Denche
– Postua: 21986
– Denbora: 02:10:49
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 1538
UGAO (3)
Mikel Gil Angulo
– Postua: 90
– Denbora: 01:10:53
– Kategoria: Senior
– Postua, kategoriaren arabera: 71
Lander Merino Lekue
– Postua: 9613
– Denbora: 01:43:29
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2409
Lucio Olivares Morales
– Postua: 12903
– Denbora: 01:49:13
– Kategoria: Beteranoa II
– Postua, kategoriaren arabera: 1334
USANSOLO (2)
Juan Jose Martin Ferreiro
– Postua: 12265
– Denbora: 01:48:07
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2959
Virginia Gimenez Calvo
– Postua: 17652
– Denbora: 01:57:55
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 972
ZARATAMO (1)
Alejandro Barrio Hernaez
– Postua: 11463
– Denbora: 01:46:37
– Kategoria: Beteranoa
– Postua, kategoriaren arabera: 2791
☉ Hego Uribe
Erreportajea / Elkartasuna Hego Uribetik Valentziara
Tanta hotzak hondamendia eragin du Valentziako Erkidegoan eta Albaceten, besteak beste. Erreportaje hau idazten ari naizen momentuan berrehundik gora dira hildakoak, milaka dira desagertuta jarraitzen duten herritarrak eta 4.800 lagun erreskatatu dituzte.
Telebistatik edo sare sozialetatik jasotzen ditugun irudiak ikaragarriak dira, askotan malkotan uzten dizkizutenak. Halakoetan, zerbait egiteko ezintasuna sentitzen dugu, baina une horietan zerua eta lurra mugitzeko gai diren pertsonak agertzen dira, kaltetutako udalerrietan eta bertako herritarrei laguntza ematera joateko. Unai Etxebarria basauriarraren, Xabier Urrutikoetxea usansolotarraren eta Galdakaoko GBGE elkartearen kasuak dira horiek.
Hego Uribe eskualdetik Valentziara bidaia egin dute: janaria, ura edota lokatza kentzeko materiala eraman dituzte. Eta Urrutikoetxearen kasuan, Euskal Herriko beste ehun suhiltzaileekin batera bertaratu da laguntza eta erreskate lanak egitera. GEURIAn aukera izan dugu Unairekin eta Xabierrekin berba egiteko, Paiportan edota Sedaví herrietan euren laguntza eskaini duten momentuan.
Unai Etxebarria Larrauri basauriarra (Basauri, 1993) azaroaren 2an joan zen Valentziara. Zehazki, Paiporta ingurura. “Sareetan Valentziako hondamendiaren inguruko bideo asko ikusi nituen eta jarraian esan nuen: ‘Bertara joan behar dut laguntzera’. Ikaragarriak ziren bideo horiek eta nire ekarpena egin nahi nuen”, adierazi dio GEURIAri basauriarrak. Azaroaren 2an, larunbatez eta gauez, irten zen Laudiotik boluntario talde batekin eta azaroaren 3an 07:00ak aldera iritsi ziren. “Bertako Euskal Etxeko lagun batekin egon nintzen aurreko egunetan harremanetan eta bere bitartez lortu genuen Valentziara sartzea”, dio Unaik.
Valentziara joan aurretik diru bilketa jarri zuen martxan Unaik materiala erosteko eta bertan banatzeko. Bilketa horren berri eman zuen Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak Instagram kontuan, eta ordu gutxitan 10.000 euro biltzea lortu zuen: “Izugarria izan zen jendearen laguntza hori. Egia da Ogasunak bizum horretatik jaso genuen diru kopuru bat hartu egingo duela, horregatik 10.000 eurora iritsi ginenean bertan behera utzi nuen diru bilketa. Bizuma irekita mantendu izan banu, 50.000 eurora ere helduko ginen! Jendearen elkartasun uholdea ikaragarria da!”, dio Unaik, eta Ogasunak kenduko dion dirua, 3.000 euro gutxi gorabehera, bere gain hartuko du basauriarrak. Laudiotik Valentziara bitarteko bidaia “isiltasunean” egin zutela aitortu digu Unaik: “Isilik eman genuen bidaia osoa, pentsatzen zer aurkituko genuen bertan. Eta, iritsi ginenean eta lupetza artean sartu ginenean, dena aldrebestu zen: Netflixeko filmaketa bat zirudien. Izugarria benetan”. Valentziara heldu zirenean “etsipena, abandonua eta gobernuen utzikeria” topatu zituztela dio Unaik.
“Oso gogorra”
Valentzian dagoen egoera “oso gogorra” dela ziurtatu du Etxebarriak: “Bertako herritarrek dena galdu dute. Ez bakarrik gauza materialak, herrikide asko hil egin dira hondamendi honetan. Bertako herritarrak bertatik atera behar dituzte lehenbailehen: dena ondo garbitu, gero dena ondo jarri eta ondoren euren herrietara eta etxeetara itzuli daitezen”, dio.
“Ikusi duguna da herritar askok ez dutela inolako laguntzarik jaso. Igandean hasi ziren laguntza apurra jasotzen, eta herritarrengandik bakarrik. Lehenengo kolpean oso beldurtuta daude herritarrak, baita haserre ere. Jaramonik egin ez dietela sentitzen dute askok, eta hiltzen utzi dutela jendea”, dio Unaik. Herritarren haserrealdia azaroaren 3an, igandez, handitu zen Paiportan, Carlos Mazón Generalitateko presidentearen, Pedro Sanchez Espainiako presidentearen eta Erregeen bisitarekin. “Paiportara joan ginenean esan ziguten Erregeen bisita zela eta ezin genuela bertan denbora asko eman. Amorrua eman zigun horrek, baina beste herri batera joatea lortu genuen laguntza ematen jarraitzeko”, dio Unaik.
Unai dagoeneko Euskal Herrian dago, baina Valentziara bueltatzeko asmoa du: “Ez dakigu noiz, orain laguntza mordoa dagoelako Valentzian. Eta gainera, laguntza profesionala. Itxarongo dugu, baina gure asmoa da berriro bueltatzea eta gure laguntza ematea”, dio Unaik.
Suhiltzaileen laguntza
Valentziako hondamendian laguntza emateko Euskal Herritik ehun suhiltzaile baino gehiago joan dira bertara. Tartean, Xabier Urrutikoetxea Apraiz usansolotarra (Usansolo, 1984). “Telebistan ikusi genuenean Valentzian gertatu zena jarraian jarri ginen suhiltzaile talde guztiak lanean, eta Euskadiko eta Nafarroako zerbitzu guztiak prest jarri ginen Valentziara joateko”, dio Xabierrek. Hala ere, ez zieten baimenik eman Generalitatetik eta joan barik geratu ziren. Seigarren egunean, ordea, azaroaren 3an irten ziren Euskal Herriko suhiltzaileak Valentziara bidean. “Gugatik izan balitz, lehen edo bigarren egunetik egongo ginatekeen hemen, baina seigarren egunera arte ez digute utzi etortzen”, dio Xabierrek.
Azaroaren 4an, astelehenez, egin genuen berba Xabierrekin. Orduan Sedaví herrian zegoen usansolotarra. “Azaroaren 3an gauez heldu ginen Valentziara. Kriston euri zaparrada ari zuen, eta txarrena pentsatzen hasi ginen. Berriro ur-jasak izango zirela pentsatu genuen, eta Valentziako sarrera dramatikoa izan zen: ibai artifizial bat egin zuten bere garaian eta normalean ur gutxi darama, baina heldu ginenean goraino zihoan. Ez zegoen argindarrik eta sirenak baino ez ziren ikusten. Hori Valentzia hiriburuan”, dio Xabierrek. Sedavíra iritsi zirenean kotxe guztiak pilatuta aurkitu zituzten, “baten bat zuhaitzetan zintzilik, lokatza, eta ez zegoen inor kaletik ez zegoelako argindarrik”, dio, eta gaineratu du: “Ematen zuen hondamendiaren lehen eguna zela, eta ez seigarrena”.
“Herritarrak oso gaizki daude. Jendea etortzen zaizu negarrez, batzuk eskerrak emanez. Jende asko beheko pisuetan bizi da eta etxeak eta kotxeak galdu dituzte. Hondamendiaren zazpigarren eguna da (azaroaren 4a) eta batzuk ur gabe jarraitzen dute, argindarrik gabe…”, gogaitu da Xabier. Valentziako hondamendia zuzenean pairatu duten herritar asko abandonatuta sentitzen direla esan du Xabierrek: “Nik uste politikariak bertatik egon zirenean konturatu ziren hau oso oso larria dela”, dio.
Herriak soilik salba dezake herria?
Valentziako uholdeak urriaren 29an gertatu zirenetik sareetan asko irakurtzen den esaldia da ‘Herriak bakarrik salba dezake herria’. Unai Etxebarria erabat ados dago hausnarketa horrekin: “Benetan horrela da. Eta ez bada horrela, hil egingo gaituzte. Hori da egiten dudan hausnarketa. Herrikide asko euren bizilagunak laguntzen ari dira”, dio.
Kontran, Xabier Urrutikoetxea suhiltzailea ez dago ados adierazpen horrekin, eta arrazoitu egin du bere iritzia: “Herriak ez du salbatu behar herria. Herriak hauteskundeetan ondo bozkatu behar du herria salbu egon dadin. Eta hemen profesionalak egon behar dira lanean. Boluntarioek ginarra batekin ezin dute ezer egin; hemen behar da makinaria ona eta handia, eta jende profesionala. Zerbitzu publikoak egon behar dira herri hauetan, prestatuta eta lekuan bertan”, dio Xabierrek. Boluntarioen lana aitortu du Xabierrek, baina hasieratik “kudeaketa arazo izugarria” egon dela: “Egia da hau ez dela erraza kudeatzen: ekarri hainbeste jende, suhiltzaileak, kamioiak, ez dago argirik, errepide asko moztuta daude, kamioiak lokatzetan geratzen dira ez atzera eta ez aurrera… Nik ulertzen dut ez dela erraza kudeatzen”.Elkartasun keinuek denbora luzez biziraun beharko dute hemendik aurrera, Valentziako herri asko berriro garatzen has daitezen. Gauden lekutik zertan lagundu dezakegun baino ezin dugu itxaron. Elkartasun keinuek jarraituko dute.
☉ Hego Uribe
Itziar Ituño, Mikel Urrutikoetxea eta Esti Urresola dira 2025eko Euskaraldiko Hego Uribeko enbaxadoreak
Datorren urteko maiatzaren 15etik 25era antolatu duten Euskaraldiko laugarren edizioa. Taldea osatzen duten guztiek Euskaraldiaren gonbitea “ilusioz eta erantzukizunez” jaso dutela adierazi dute
Gaur bertan 2025eko maiatzaren 15etik 25era antolatu duten Euskaraldiko laugarren edizioaren hamaikakoa aurkeztu dute Bilboko Bidebarrieta kulturgunean. Izen guztien artean Hego Uribeko hiru izen potolo ageri dira: Itziar Ituño aktore basauriarra, Mikel Urrutikoetxea Zaratamoko pilotaria eta Esti Urresola Ugaorekin harreman estua daukan Laudioko zinemagilea ageri dira.
Hamaikakoaren izenean, Eneko Garciak eta Esti Urresolak hartu dute hitza, eta taldea osatzen duten guztiek Euskaraldiaren gonbitea “ilusioz eta erantzukizunez” jaso dutela adierazi dute. Urresolak, bere aldetik, Euskaraldia bezalako ekimenen garrantzia eta beharra azpimarratu nahi izan du. “Ariketaren jatorri Laudion zein beste zenbait tokitako ekimenetan dago. Baina Euskal Herri mailan izan duen erantzuna eta ibilbidea ikusteak horrelakoen beharra badela erakusten du”, nabarmendu du zinemagileak.
Lehen edizioan bezala, talde anitza osatu dute azken edizio honetan eta hauxe da Euskaraldiaren hamaikakoa osatzen duen talde osoa:
1. Eneko Atxa Azurmendi, sukaldaria
2. Oihana Azkorbebeitia Urizar, mendi lasterkaria
3. Aitor Bengoetxea Zabalza, musikari eta break dantzaria
4. Lutxo Egia del Rio, idazlea
5. Eneko Garcia Jaurena (Albina Stardust), trabestia
6. Ana Goitia Erkiaga, kazetaria, aurkezlea eta umoregilea
7. Itziar Ituño Martinez, aktorea
8. Roberto Moso Gil, komunikatzailea
9. Zibel Untsain Damestoy, dantzaria
10. Esti Urresola Solaguren, zinemagilea
11. Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilotaria
Laugarren edizioaren leloarekin bat eginez – “Elkar mugituz egingo dugu” – hamaikakoa osatzen duten lagunek erabileran aurrerapausoak ematera eta hizkuntza portaerak aldatzera animatuko dituzte herritarrak.
Esti Urresola: “Ariketaren jatorri Laudion zein beste zenbait tokitako ekimenetan dago. Baina Euskal Herri mailan izan duen erantzuna eta ibilbidea ikusteak horrelakoen beharra badela erakusten du”
Lehen aldiz udaberrian antolatu dute Euskaraldia. Edizio berrian, Euskaraldia zergatik eta zertarako egiten den azaleraztea izango dute egiteko nagusien artean. “Euskaraldiaren bidez, hizkuntza portaera zehatz batzuk normalizatu nahi ditugu, arau sozial bihurtu. Portaera sinpleak itxuraz, baina oraindik ez daudenak errotatuta”, azaldu du Goiatz Urkijok Euskaraldiatik.
☉ Hego Uribe
ZOZKETA | Agerreko uzta euskarari puzka, Errigora eta GEURIAren eskutik
Zozketa Geuriaren Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta parte-hartzaileek hiru pauso erraz bete beharko dituzte, komunitatea sortzeko eta Agerreko euskara pizteko.
ZOZKETA EGINDA / Urriaren 24tik azaroaren 14ra luzatuko da Errigora auzolan-ariketa erraldoi honetan Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuz osatutako 3 saskiko eskaintza. Horien balioaren % 25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Euskara hauspotzen duten eragileentzako ekarpena indarrak batuz egiten da ‘Euskarari Puzka’ kanpainari esker, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaltzeko.
Zozketa Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta honakoak dira zozketan parte hartzeko pausoak:
1️⃣ GEURIA Instagram orrialdeko jarraitzaile izan
2️⃣ Zein lagunekin egingo zenuke otordu eder bat? Argitalpenean zure lagun bat etiketatu
3️⃣ Berdea (eko) edo gorria: zein nahi duzu? Elkarbanatu zure story-etan nahiago duzun saskiaren argazkia eta @geuria.eus aipatu. Horrela jakingo dugu zein saski duzun gustokoen.
Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago azaroaren 11ra arte (12:00). Datozen egunetan egingo dugu zozketa eta irabazleak postean bertan etiketatuko ditugu. 48 orduren buruan irabazleren bat ez bada GEURIArekin harremanetan jarri, txandapasa egingo dugu eta zerrendako hurrengoari paso emango diogu.
Irabazleak:
– Kutxa berdea: @olatz_ca
– Kutxa gorria: @txarroalde
Irabazleetako bat bazara, nola jarri GEURIArekin harremanetan? Instagram bidez mezu bat bidalita, info@geuria.eus helbide elektronikora idatzita edo 944 406 692 telefono zenbakira deituta.
Errigorak produktuak salgai ditu errigora.eus atari digitalaren bidez. Eskaera egin eta banaketa hurrengo asteetan izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzte erosleek. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. Hego Uribe eskualdeko hainbat puntutan ere eros daitezke kutxak. (+) ikurra duten guneetan, internet bidez erosi eta bertan jaso daiteke erosketa.
ARRIGORRIAGA
+Arrigorriaga (Eguzkibegi Ikastolan utziko dira internet bidezko erosketak)
+Arrigorriagako AEK
BASAURI
+Arizko Ikastola
+Bolintxu AEK
GALDAKAO
Barandiaran AEK
+Eguzkibegi Ikastola
USANSOLO
+Usansolo
☉ Hego Uribe
Gazteei zuzendutako Gurot euskarazko tribial lehiaketa martxan da Galdakaon eta Etxebarrin
Gurot, euskal kultura eta kultura unibertsala euskaraz eta online lantzeko tribial jokoa, martxan jarri dute Bizkaiko 14 herri eta eskualdetan, tartean, Galdakaon eta Etxebarrin.
Besteak beste, arteari, historiari, zientziei, kirolei eta euskal kulturari buruzko galderak erantzutean datza lehiaketa, eta urriaren 28an hasi eta abenduaren 15ean bukatuko da.
Erabiltzaileek puntu gehien lortzea bilatu beharko dute sariak irabazi nahi badituzte. Lehiaketa eskuragarri dago herritar guztientzat, baina Galdakaon, Etxebarrin, Abanto-Zierbenan, Zornotzan, Durangaldean, Enkarterrietan, Erandion, Gernikan, Getxon, Lekeition, Mungian, Sestaon, Txorierrin eta Uribe Kostan bizi diren 12 eta 18 urte bitarteko gazteek bakarrik izango dute sariak jasotzeko aukera. Gehienez ordubete aritu ahal izango da erabiltzaile bakoitza egun bakoitzeko.
Aurten hiru sari zozketatuko dituzte: asteburu pasa zein esperientzia bonoak Tarragonako Port Aventuran, Toledoko Puy du Foun eta Euskal Herriko nekazal turismo etxe batean bizitzeko. Horiek lortzeko aukera izateko jokalariek ahalik eta puntu gehien bildu beharko dituzte galderei zuzen erantzunez.
Zozketak abenduaren 16an egingo dira eta sariak honela banatuko dira: lehenengo saria puntu gehien lortzen dituen erabiltzaileak jasoko du zuzenean; bigarren saria banatzeko zozketa egingo da puntu gehien egin dituzten 15 erabiltzaileen artean; eta hirugarren saria banatzeko zozketan puntu gehien egin dituzten lehen 50 erabiltzaileek hartuko dute parte. Sariak 2025eko urtarriletik abendura bitartean erabili beharko dira.
2019an abiarazi zenetik, banakako lehiaketan parte hartu duten pertsonen kopuruak gora egin du etengabe, eta iaz 3.220 parte-hartzaile izan zituen.
Orain martxan dagoen lehiaketa banakakoa da, baina 2025eko lehen hilabeteetan taldekako lehiaketa jarriko dute martxan. Iaz 231 hirukotek parte hartu zuten taldekako lehiaketan, eta finala San Mameseko Ipar Aretoan jokatu zen eta finalistak 500 lagunen aurrean lehiatu ziren.