→Hego Uribe

Gazteak ikasketen eta lanaren arloan orientatzeko jardunaldiak egingo dituzte Hego Uriben

Saioak herri hauetako gazteei eta beren familiei daude zuzenduta: Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao, Zaratamo eta Zeberio

Etxebarriko batxilergoko ikasleak 2021eko orientazio programa batean // Etxebarriko Udala

Nerbioi Ibaizabalgo Gaztedi programaren barruan, Hego Uribeko gazteentzako aholkularitza saioak egingo dituzte otsailean. DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei eta batxilergoko lehenengo mailako ikasleei zein beren gurasoei zuzenduta egongo dira lan- eta bokazio-orientazioko ikastaroak, eta zazpi herritako interesatuei eskainiko dizkiete: Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko, Ugaoko, Zaratamoko eta Zeberioko ikasleei eta beren familiei.

Saioen helburua ibilbide profesionalari buruzko erabakiak hartzeko tresnak eskura jartzea da. Gazteen gustuen eta trebetasunen arabera, ondoen egokitzen zaizkien ikasketak aukeratzeaz hitz egingo dute, baita hautu horien arabera etorkizunean izango dituzten lan aukerez eta irtenbide profesionalez ere. Gurasoei, berriz, seme-alabei erabaki horiek hartzen laguntzeko aholkuak emango dizkiete.

Horretarako, herri bakoitzean bi saio egingo dituzte, batetik, lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko gaia lantzeko, eta bestetik, aukera akademiko-laboralen gaia lantzeko. Hitzaldi bakoitza bi txandatan banatuko dute, hasierako zatia (ia bi ordukoa) gazteei zuzendutako saioa izango da, eta ondoren, beste bi orduz, familiei zuzendutakoa egingo dute. Gainera, Basaurin eta Galdakaon izen-emate asko espero direnez, parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dituzte, eta beraz, hitzaldi bakoitza bi aldiz eskainiko dute.

Saioetara bertaratu ahal izateko, herri bakoitzeko Gazte Zerbitzu edo sailetara idatzi beharko da. Informazio gehiago behar izanez gero ere, posta elektronikoz eskatu ahalko dira zehaztasunak.

GAZTEDIREN JARDUNALDIAK, 2023

EGITARAUA

Arrigorriagako eta Zaratamoko gazteentzako
Otsailak 1
Lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko saioa
17:00. Gazteak
19:00. Familiak
Otsailak 2
Aukera akademiko-laboralen inguruko saioa
17:00. Gazteak
19:00. Familiak
Arrigorriagako Gaztelekuan
Izena emateko: arrigogazteria@gmail.com


Basauriko gazteentzako
Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira

  • Lehenengo taldea:
    Otsailak 7
    Lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko saioa
    17:30. Gazteentzako
    19:30. Gurasoentzako
    Otsailak 21
    Aukera akademiko-laboralen inguruko saioa
    17:30. Gazteentzako
    19:30. Gurasoentzako
  • Bigarren taldea:
    Otsailak 8
    Lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko saioa
    17:30. Gazteentzako
    19:30. Gurasoentzako
    Otsailak 22
    Aukera akademiko-laboralen inguruko saioa
    17:30. Gazteentzako
    19:30. Gurasoentzako
    Izena emateko: gazteria@basauri.eus


Etxebarriko gazteentzako

Urtarrilak 31
Lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko saioa
16:30. Gazteak
18:30. Familiak
Otsailak 2
Aukera akademiko-laboralen inguruko saioa
16:30. Gazteak
18:30. Familiak
Talka Gaztegunean
Izena emateko: etxarterina@etxebarri.eus

 

Galdakaoko gazteentzako
Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira

  • Lehenengo taldea:
    Martxoak 15
    Lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko saioa
    17:00. Gazteentzako
    19:00. Familientzako
    Martxoak 22
    Aukera akademiko-laboralen inguruko saioa
    17:00. Gazteentzako
    19:00. Familientzako
  • Bigarren taldea:
    Martxoak 16
    Lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko saioa
    17:00. Gazteentzako
    19:00. Familientzako
    Martxoak 23
    Aukera akademiko-laboralen inguruko saioa
    17:00. Gazteentzako
    19:00. Familientzako
    Izena emateko: mlezameta@galdakao.net


Ugaoko eta Zeberioko gazteentzako

Otsailak 14
Lanerako eta bizitzarako gaitasunen inguruko saioa
17:00. Gazteak
19:00. Familiak
Otsailak 16
Aukera akademiko-laboralen inguruko saioa
17:00. Gazteak
19:00. Familiak
Ugaoko Gaztelekuan
Izena emateko: gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak