Itziar Ituño aktore basauriarra, Jon Gomez Garai musikari galdakoztarra eta Gorka Chamorro musikari ugaotarrak hartu dute parte Kataluniarekiko elkartasuna adierazten duen L’estaca (Lluis Llach) abestiaren moldaketan. Hego Uribe eskualdeko herritar ezagun hauez gain, hamaika euskal musikari, bertsolari eta kantari ageri dira bideoan.
