☉ Hego Uribe
📊 DATUAK / Hego Uribe eskualdeak 5.171 langaberekin hasi du 2025a, iaz baino 251 gutxiago
Basaurin 2.422 langabetu daude, Galdakaon 1.274, Arrigorriagan 618, Etxebarrin 513, Ugaon 213, Zaratamon 90 eta Zeberion 41. Usansoloko datuak oraindik ez daude Galdakaoko datuengandik bereizita

Lanbidek publikatu dituen datuen arabera, 5.171 langabeturekin hasi du 2025. urtea Hego Uribe eskualdeak, 2024ko urtarrilean baino 251 langabetu gutxiagorekin.
Herrika, Basaurin 2.422 langabetu daude (% 12,2), Galdakaon 1.274 (% 8,5), Arrigorriagan 618 (% 9,7), Etxebarrin 513 (% 7,8), Ugaon 213 (% 10), Zaratamon 90 (% 10,5) eta Zeberion 41 (% 7,1).
Usansolo herri independetea da 2023ko abendutik, baina datuak oraindik ez daude Galdakaoko datuengandik bereizita.
Generoari dagokionez, eskualdeko 3.030 emakume eta 2.141 gizon daude izena emanda Lanbiden urtarrilean: Arrigorriagan 349 emakume (% 11,1) eta 269 gizon (% 8,4); Basaurin 1.414 emakume (% 14,7) eta 1.008 gizon (% 9,9); Etxebarrin 311 emakume (% 9,6) eta 202 gizon (% 6,1); Galdakaon 761 emakume (% 10,2) eta 513 gizon (% 6,7); Ugaon 114 emakume (% 11,5) eta 99 gizon (% 8,7); Zaratamon 56 emakume (% 13,3) eta 34 gizon (% 7,8); eta Zeberion 25 emakume (% 8,8) eta 16 gizon (% 5,4).
Eta adinari dagokionez, langabe gehien biltzen dituen adin-tartea 45 urte edo gehiago dutenena da. 2.878 langabek dute adin hori: Arrigorriagan 331; Basaurin 1.356; Etxebarrin 303; Galdakaon 698; Ugaon 122; Zaratamon 43; Zeberion 25.
Hurrengo adin-tartea 25 eta 44 urte artekoena da. 1.745 langabetu zenbatu dituzte urtarrilean: Arrigorriagan 225; Basaurin 798; Etxebarrin 139; Galdakaon 456; Ugaon 73; Zaratamon 40; Zeberion 14.
Azkenik, 25 urtez azpiko 548 gazte daude lan bila: Arrigorriagan 62; Basaurin 268; Etxebarrin 71; Galdakaon 120; Ugaon 18; Zaratamon 7; Zeberion 2.
2024ko urtarrileko datuekin erreparatuta, 251 langabe gutxiago daude eskualdean: Arrigorriagan 23 gutxiago, Basaurin 162 gutxiago, Etxebarrin 17 gutxiago, Galdakaon 26 gutxiago, Ugaon 9 gutxiago, Zaratamon 15 gutxiago eta Zeberion 1 gehiago.
Iazko urtarrileko datuekin alderatuta, langabezia % 4,63 jaitsi da Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, 2024ko urtarrilean 5.422 langabe zeuden eskualdean; aurten, 251 gutxiago.
Lanbideren datuen arabera, Bizkaian langabezia-tasa % 10,6an dago eta EAEn % 9,8an.
☉ Hego Uribe
ZOZKETA | ‘Oihu bat Palestinara’ bidali nahi duzu? Parte hartu gure zozketan!
Zozketa Geuriaren Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta parte-hartzaileek hiru pauso erraz bete beharko dituzte. Irabazle batek sarrera bikoitz bat jasoko du.

Martxoaren 21ean Durangoko Landako Gunean ospatuko da ‘Oihu bat Palestinara’ aldarrikapen musika jaialdia. Bertan izango dira, besteak beste, Ahmend & Nur, Anari, Belago, Bengo, Borla, Chulería, joder!, Dena, EzEzEz, Eire, La furia, Gailu, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Ke Lepo, Kiliki Lukiek, Malakias eta abar luze bat. Musikariekin batera, bertsolariak eta euskal kulturako sortzaile asko ere bai.
Palestinarekin Elkartasuna herri mugimenduak antolatuta, Palestinari laguntza emateko jaialdia izango da. Sarrerak salgai daude oihubatpalestanara.eus webgunean. Eta ekintza ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, di-da zozketa arin bat antolatu dugu Oihu Bat Palestinara jaialdiko antolatzaileekin batera GEURIAren jarraitzaileen artean sarrera bikoitz bat zozketatzeko.
Zozketa Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta honakoak dira zozketan parte hartzeko pausoak:
😍 @oihubatpalestinara eta @geuria.eus jarraitu
❤️ Like eman
💬 Zein lagunekin joan nahi duzu? 😉 Etiketatu.
Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago martxoaren 12ra arte (12:00). Datozen egunetan egingo dugu zozketa eta irabazleak postean bertan etiketatuko ditugu. 48 orduren buruan irabazleren bat ez bada GEURIArekin harremanetan jarri, txandapasa egingo dugu eta zerrendako hurrengoari paso emango diogu.
Irabazleetako bat bazara, nola jarri GEURIArekin harremanetan? Instagram bidez mezu bat bidalita, info@geuria.eus helbide elektronikora idatzita edo 944 406 692 telefono zenbakira deituta.
Saria jaso: irabazleari sarrerak PDF formatuan bidaliko zaizkio.
☉ Hego Uribe
Bideoa | M8: Ni naiz emakumea, ni naiz indarra, ni naiz ekaitza! | Geuria
☉ Hego Uribe
Martxoak 8 | Elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dituzte Hego Uribe eskualdean asteburuan

Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da eta Hego Uribe eskualdean elkarretaratzeak, martxa feminista eta manifestazioak deitu dituzte asteburuan zehar.
Martxoaren 8an bertan 12:00etan manifestazioa dago Bilbon, Jesusen Bihotzetik.
M8 Hego Uribe 2026
Arrigorriaga
Martxoak 8, igandea
12:00 Kontzentrazioa eta Berdintasun Kontseiluaren adierazpenaren irakurketa udaletxeko plazan
Basauri
Martxoak 8, igandea
11:00 Elkarretaratzea Begoñako Andra Mari kalean
Etxebarri
Martxoak 6, ostirala
12:00 Adierazpen instituzionala udaletxeko plazan
Martxoak 8, igandea
11:30 Kalejira Zintururiko begiratokietatik
12:00 Adierazpen komunitarioa eta jardueran udaletxeko plazan
Galdakao
Martxoak 7, larunbata
– Auzoen arteko martxa feminista
11:00 Aperribai (gosaria)
12:00 Bengoetxe
12:30 Urreta
13:00 Kurtzea
– Manifestazioa
13.00 Kurtzeko plazatik
Ugao
Martxoak 6, ostirala
12:00 Ekimen instituzionala Herriaren enparantza
Martxoak 8, igandea
Manifestazioa eta ekitaldia
Usansolo
Martxoak 7, larunbata10:00 Bankua margotzea Unkina plazan. Bertan behera geratu da eguraldiagatik (aurrerago egingo dute ekintza)
12:00 Elkarretaratzea Unkina plazan
Zaratamo
Martxoak 8, igandea
11:30 Taza eta txapa tailerra, eta musika Elexaldeko plazan
Zeberio
Martxoak 8, igandea
12:00 Elkarretaratzea udaletxeko plazan, eta M8aren dokumentalaren proiekzioa
☉ Hego Uribe
ZOZKETA | Eta zuk zein gura duzu, berdea ala gorria? Errigora eta GEURIAren eskutik
Zozketa Geuriaren Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta parte-hartzaileek hiru pauso erraz bete beharko dituzte, komunitatea sortzeko eta Agerreko euskara pizteko.

ZOZKETA EGINDA! Otsailaren 26tik martxoaren 16ra luzatuko da Errigora auzolan-ariketa erraldoi honetan Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuen eskaintza. Horien balioaren % 25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Euskara hauspotzen duten eragileentzako ekarpena indarrak batuz egiten da ‘Eskutik eskura’ kanpainari esker, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaltzeko.
Zozketa Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta honakoak dira zozketan parte hartzeko pausoak:
😍 @geuria.eus jarraitu
❤️ Like eman
💬 Zein lagunekin egingo zenuke otordutxo eder bat? 😉 Etiketatu.
🔴 Gorria edo 💚 Berdea? Elkarbanatu zure story-etan nahiago duzun saskiaren argazkia eta @geuria.eus aipatu. Horrrela jakingo dugu zein saski duzun gustukoen.
Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago martxoaren 4ra arte (12:00). Datozen egunetan egingo dugu zozketa eta irabazleak postean bertan etiketatuko ditugu. 48 orduren buruan irabazleren bat ez bada GEURIArekin harremanetan jarri, txandapasa egingo dugu eta zerrendako hurrengoari paso emango diogu.
🥳 Irabazleak:
– 🟩 @ibonlopezbarrenetxea
– 🟥 @jotxin
Irabazleetako bat bazara, nola jarri GEURIArekin harremanetan? Instagram bidez mezu bat bidalita, info@geuria.eus helbide elektronikora idatzita edo 944 406 692 telefono zenbakira deituta.
Saria jaso: irabazleak saria jasotzeko 15 egun ditu. Saria GEURIAren egoitzan (Basozelai kalea 11, -3. Basauri, Bizkaia) jasoko du.
Errigorak produktuak salgai ditu errigora.eus atari digitalaren bidez. Eskaera egin eta banaketa hurrengo asteetan izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzte erosleek. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. Hego Uribe eskualdeko hainbat puntutan ere eros daitezke kutxak. (+) ikurra duten guneetan, internet bidez erosi eta bertan jaso daiteke erosketa.
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagako AEK
BASAURI
+Bolintxu AEK
GALDAKAO
+Eguzkibegi Ikastola
☉ Hego Uribe
Metroaren 5. Linea 2 milioi garestitu da, arrazoi teknikoengatik eta toxiko bat agertzeagatik
Ibaizabal ibaiaren azpitik igarotzeko zailtasunak dituzte, eta tunelaren indusketan silize kristalinoko hauts-maila altuak aurkitu dituzte

Metroaren 5. Lineako obrek gainkostu berri bat izango dute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro gehiago bideratuko ditu Galdakao eta Galdakao-Usansolo ospitalaren arteko tartea egiteko (hirugarren tartea).
Horrela, 69,8 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute. Hirugarren tartea 2023ko ekainean esleitu zuten, 58,7 milioiko hasierako zenbatekoarekin, eta azken urteetan 9,3 milioiko igoera izan du.
Oraingoan aurrekontua handitzea bi arrazoiengatik izan da. Alde batetik, arrazoi teknikoengatik, eta bestetik, obretan toxiko bat agertzeagatik.
Arrazoi teknikoei dagokienez, Ibaizabal ibaiaren azpitik igarotzeko zailtasunekin du zerikusia. Hainbat analisi egin ondoren, mikropilotez eta hormigoiz indartu behar dute puntu hori, ur-ibilguaren hurbiltasunagatik. Eta, diseinu berriak 1,3 milioi euro beharko ditu.
Gainera, tunelaren indusketan silize kristalinoko hauts-maila altuak aurkitu dituzte teknikoek, “egungo araudiak ezartzen dituen gehienekoak” gainditzen dituztenak. Material hori oso ohikoa da lurpean egiten diren obretan, baina osasunerako kaltegarria da: duela gutxi, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) minbizia eragin dezaketen substantzien taldean gehitu du.
“Ustekabe horrek eragin du langileak babesteko neurri gehiago hartu behar izana, baita aireztapena areagotzea ere”, diote Jaurlaritzako ordezkariek. Horrek guztiak 231.000 euroko inbertsio gehigarria ekarriko du.
Kontratu hau aldatzeak ez du esan nahi lanak egiteko epea luzatuko dutenik. Hori esanda, metroaren adar berria ez litzateke prest egongo 2029 edo 2030 baino lehen, Eusko Jaurlaritzako arduradunen arabera.
Hasiera batean 2027an eta 2028an amaitzea aurreikusi zuten bai Bizkaiko Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak. Erdibana, bi erakundeek 380 milioi euro bideratuko dituzte 5. Linea eraikitzeko.









