Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Hego Uribe

#M8 / Manifestazioak eta elkarretaratzeak izango dira martxoaren 8an Hego Uriben

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, 30 jarduera baino gehiago antolatu dituzte martxoan zehar Hego Uribe eskualdean.

|

Segurtasun neurri guztiekin burutuko dira ekitaldi guztiak, manifestazioak eta elkarretaratzeak barne // Argazkia: Geuria

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, 30 jarduera baino gehiago antolatu dituzte martxoan zehar Hego Uribe eskualdean. Tartean, martxoaren 8an bertan manifestazioak eta elkarretaratzeak deitu dituzte, hala nola, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin eta Galdakaon.

Hauek dira M8aren inguruan eskualde osoan antolatu dituzten ekintzak:

M8 ekintzak / Hego Uribe

MAR 2-7 / ETXEBARRI
KAMISETA TAILERRA
Tarrasta-Talka Gazteguneak

MAR 2-14 / GALDAKAO
ERAKUSKETA: ‘EZ NESKAMEEAK EZ ETXEKOTUAK. EMAKUME LANGILEAK GARA’
17:30-20:30 Torrezabal

MAR 3 / BASAURI
HITZALDIA: ‘MAITASUN ERROMANTIKOA DESMITIFIKATZEN’ (URIZ MORENO)
18:00-19:00 Marienea

MAR 4 / GALDAKAO
POESIA FEMINISTA ERREZITALDIA
18:00-19:30 Torrezabal

MAR 4 / ARRIGORRIAGA
‘LURRALDE HOTZAK’ DOKUMENTALA
19:00 Lonbo Aretoa

MAR 4-26 / BASAURI
EMAKUMEEN AHOTSAK ZIKLOA
Social Antzokia

MAR 5 / ARRIGORRIAGA
OIHALEZKO POLTSA ALDARRIKATZAILEEN TAILERRA
17:00-19:30 Abusuko Gaztetxokoa

MAR 5 / BASAURI
CAPOEIRA IKASTAROA NESKENTZAT (9-14 URTE)
17:00-20:00 Marienea

MAR 5 / ARRIGORRIAGA
MIKRO IREKIA GONBIDATU BEREZIEKIN + KONTZERTUAK: IZARE, BIRKIT, OSTERABE
17:30-20:00 Lonbo Aretoa
Sarrerak: urrumu.talde.feminista@gmail.com

MAR 5 / ARRIGORRIAGA
‘VLAR’ DOKUMENTALA (GAZT)
18:00 Abusu Zentro Soziokulturala
Sarrerak: berdintasuna@arrigorriaga.eus

MAR 6 / ARRIGORRIAGA
BAKARRIZKETA: ‘NO HAY MATRIARCADO NI EN EL SUPERMERCADO’ (IRANTZU VARELA)
18:00 Lonbo Aretoa
Sarrerak: berdintasuna@arrigorriaga.eus

MAR 7 / UGAO
EMAKUME EKOIZLEEN MERKATUA
10:00-14:00 Plaza

MAR 7 / ARRIGORRIAGA
IPUIN KONTAKETA: ‘BERDINTASUNA MAITE DUGULAKO’ (INÉS BENGOA)
12:00 Udaletxea
Sarrerak: berdintasuna@arrigorriaga.eus

MAR 7 / ETXEBARRI
ZINEFORUM: ‘LA BODA DE ROSA’
17:30 Kultur Etxea
Izena ematea: inurtxi@gmail.com

MAR 7 / ARRIGORRIAGA
MARTXOAK 8 ARGAZKI-SAIOA (12-17 URTE)
18:30-20:00 Gaztegunea

MAR 7 / ZEBERIO
PROIEKZIOA ETA HAUSNARKETA: ‘NO SOLO DUELEN LOS GOLPES’ (PAMELA PALENCIANO)
18:30 Zeberioko dendaren ondoko lokalean (Zeberioko Gazte Asanblada)

MAR 7 / GALDAKAO
ANTZERKIA: ‘CONTADO POR ELLAS’
19:00 Torrezabal

MAR 8 / ETXEBARRI
ELKARRETARATZEA + M8 MIKROIPUINA
18:30 Udaletxeko plaza
Izena ematea: berdintasuna@etxebarri.eus

MAR 8 / USANSOLO
KONTZENTRAZIOA ETA ZUHAITZ LANDAKETA
18:30 Emakumeen parkea

MAR 8 / ARRIGORRIAGA
ELKARRETARATZEA
19:00 Udaletxeko plaza

MAR 8 / BASAURI
MANIFESTAZIOA
19:00 Arizgoiti plazatik Solobarria plaza

MAR 8 / GALDAKAO
MANIFESTAZIOA
19:00 Udaletxeko plazatik

MAR 8 / ZEBERIO
KONTZENTRAZIOA
19:00 Udaletxeko plaza

MAR 8 / ZEBERIO
PERFORMANCE
20:00 Plazako frontoi grisean

MAR 9 / ARRIGORRIAGA
‘LAR’ DOKUMENTALA (GAZT)
18:30 Lonbo Aretoa
Sarrerak: berdintasuna@arrigorriaga.eus

MAR 9 / GALDAKAO
ZINEA: ‘INVISIBLES’
18:30 Torrezabal

MAR 10 + 26 / ARRIGORRIAGA
TAILERRA: ‘MAITASUN ERROMANTIKOA DESMUNTATZEN’ (JOSUNE MUÑOZ)
10: 17:00-19:00 Gaztegunea
26: 17:00-19:00 Abusu Zentro Soziokulturala

MAR 11 / GALDAKAO
TOPAKETA: ETXEKO ETA ZAINTZAKO LANGILEEN ALDARRIKAPENAK ETA ERREALITATEA
18:00-19:30 Torrezabal

MAR 11 / ETXEBARRI
ZINEA: ERLAUNTZA
19:00 Kultur Etxea
Gonbidapenak: www.etxebarri.eus

MAR 11 / ZEBERIO
HITZALDIA: ‘EL FEMINISMO, HOY. SITUACIÓN Y RETOS’
19:00 Eskola zaharreko txokoan

MAR 12 / ARRIGORRIAGA
ANTZERKIA: MERI, MARI ETA LARI
18:00 Abusuko Zentro Soziokulturala

MAR 12 / ETXEBARRI
TAILERRA: MENSTRUAPP
18:00 Talka Gaztegunea

MAR 15-26 / GALDAKAO
ERAKUSKETA: EMAKUMEAK MUGIMENDUAN
17:30-20:30 Torrezabal

MAR 16 / GALDAKAO
ZINEA: ‘AKELARRE’
18:30 Torrezabal

MAR 17 / BASAURI
AGROEKOFEMINISMOA ERAKUSKETA ETA SOLASALDIA ETXALDEKO EMAKUMEEKIN
18:00 Marienea
*Erakusketa zabalik apirilaren 7ra arte

MAR 18 / GALDAKAO
ANTZERKIA: ‘UNA VISITA INOPORTUNA’
18:30 Torrezabal

MAR 19-20 / ARRIGORRIAGA
ZINEGOAK
Lonbo Aretoa

MAR 22 / BASAURI
SEXIZKETAK. GAZTEENTZAKO SEXUALITATE TAILERRA
18:00 Marienea

MAR 23 / ARRIGORRIAGA
HITZALDIA: ‘ERTIZACIÓN DEL BUEN TRATO’ (IZASKUN ZARRANDIKOETXEA)
17:30-19:30

MAR 23 + API 20 / GALDAKAO
EDITATONA: ROMUALDA ZULOAGA WIKIPEDIAN
16:15-18:15 Torrezabal

MAR 25 / ARRIGORRIAGA
ARRIGORRIAGAKO EMAKUME IDAZLEEN TOPAKETA
19:00 Lonbo Aretoa

☉ Hego Uribe

Basconiak eta Padurak asteburu honetan ekingo diote Liga txapelketari

Larunbatean jokatuko dute euren lehen norgehiagoka Basconiak eta Padurak: 17:15etan Padura-Alaves C eta 18:00etan Eibar C – Basconia

|

Basconia eta Padura futbol taldeak // Geuria

Lehen mailako futbol txapelketak atsedena hartuko du asteburu honetan, baina Hego Uribeko futbol zaleentzat ez da atsedenik izango. 3RFEFko txapelketak 2024-2025 denboraldiari hasiera emango dio iraileko lehen asteburu honetan, eta bertan eskualdeko bi talde lehiatuko dira: Basauriko CD Basconia, eta Arrigorriagako CD Padura.

Biek ala biek larunbatean jokatuko dute estreineko partida, eta bitxia bada ere, Alaves eta Eibarren filialen aurka: 17:15etan Padura-Alaves C eta 18:00etan Eibar C – Basconia. Basauriarren kasuan, eta urtero legez, aldaketa handiak izan dira taldean, eta jarraitu beharreko harribitxien artean Athleticek Liverpooletik fitxatu zuen Elijah Gift dago, edo Selton Sued san migeldarra.

Padurak, aldiz, gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen taldea osatu du, eta bostgarren denboraldiz jarraian Aitor Garmendiak gidatuko du taldea.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Bideoa / Euri jasa handiekin esnatu da gaur Hego Uribe eskualdea

Euskalmetek eskualdean neurtu dituen azken datuen arabera, 11.3 mm-ko euria egin du Abusun eta 10.2 mm-koa Betelurin

|

Prezipitazioengatik abisu horian gaude Euskal Herrian, eta hortaz, Hego Uribe eskualdean ere. Euskalmeten arabera, zaparrada trumoitsuak eta txingorra espero dira, bereziki goizean eta arratsalde-gauean.

Giro ilunarekin esnatu da gaur eguna Hego Uriben, eta 09:10ak aldera euri jasa handiak hasi dira. Besteak beste, Euskalmetek eskualdean neurtu dituen azken datuen arabera, 11.3 mm-ko euria egin du Abusun eta 10.2 mm-koa Betelurin (Arrigorriagan biak).

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Itziar Atienza eta Itziar Ituño aktoreak Besarkada Saria irabazteko izendatuak izan dira

Eskualdeko bi aktoreak Telebistako interpretazio onenaren saria lortzeko izendatuak izan dira: Atienza ‘Entrevías’ telesailagatik (Mediaset) eta Ituño ‘Detective Touré’ (EITB eta RTVE) telesailagatik

|

Itziar Atienza 'Entrevías' telesaileko hirugarren denboraldian eta Itziar Ituño 'Touré Detektibea' telesailean // Geuria

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) gaur eman du XX. Besarkada Sarien izendatuen berri, eta saria irabazteko hautagaien artean daude Itziar Atienza galdakoztarra eta Itziar Ituño basauriarra.

Eskualdeko bi aktoreak Telebistako interpretazio onenaren saria lortzeko izendatuak izan dira: Atienza ‘Entrevías’ telesailagatik (Mediaset) eta Ituño ‘Detective Touré’ (EITB eta RTVE) telesailagatik.

Telebista atalean, saria irabazteko hirugarren izendatua Aitziber Garmendia da, ‘Muertos S.L.’ (Movistar Plus+) telesailagatik. Eta EABtik asierazi dutenez, saria irabazteko faboritoa Atienza da.

Telebistako interpretazio onenaren sariak banatzeaz gain (emakumeak eta gizonezkoak), antzerki emanaldi onenaren sariak eta zinemako interpretazio onenaren sariak banatuko dituzte.

Sari banaketa urriaren 2an, asteazkenez, izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

Besarkada Sariak bi urterik behin banatzen ditu EABk. 2020an, esaterako, Ituñok Besarkada Saria jaso zuen La casa de Papel telesailean egindako lanagatik.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Zelan aurre egin eltxo tigreari Hego Uriben? Adi Osasun Sailaren gomendioei

Eltxo tigrea espezie inbaditzailea da eta Hego Uribe eskualdera iritsi zen 2017an. Osasun Sailak zaintza-plana abiarazi du azaroaren hasierara arte

|

Eltxo tigrea Hego Uribe eskualdera iritsi zen 2017an // Argazkia: James Gathany, Wikipedia

Osasun Sailak, Neiker Ingurumen Ikerketarako Euskal Institutuarekin eta Euskadiko hainbat udalekin batera, eltxo tigrea kontrolatzen laguntzen du 2013tik.

2013an intsektu hori detektatzeko programa martxan jarri zutenetik, 56 euskal udalerritan hauteman da haren presentzia, batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanle-dentsitate handieneko eremuetan eta hiri handienetan.

Aurten, zaintza-plana (ekainetik azaroaren lehen astera bitartean) EAEko 51 udalerritan egingo dute: Bizkaiko 26tan, Gipuzkoako 16tan eta Arabako 8tan. Tartean, Hego Uribe eskualdean: Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon, Usansolon eta Zaratamon.

Datuak datu, eltxo tigrea Hego Uribe eskualdera iritsi zen 2017an. Zehazki, bere presentzia Basaurin antzeman zuten urte hartan. Ondoren, 2020an Etxebarrin eta Galdakaon; 2021ean Arrigorriagan; 2023an Ugaon eta Zaratamon; eta 2024an Usansolon. Eskualde osoan Zeberio da eltxo tigrearen arrastorik ikusi ez den udalerri bakarra.

Osasun Publikoko arazotzat

Eltxo tigrea (Aedes albopictus) Asiako hego-ekialdeko eltxo-espezie inbaditzaile bat da, globalizazioaren ondorioz mundu osora hedatu dena.

Osasun Publikoko arazotzat hartzen da, gaixotasunak transmititzeko gai delako, hala nola, Dengea, Zika eta Chikungunya. Hala ere, Euskadin oraindik ez da ezagutzen kasu autoktonorik. Kutsatzeko probabilitateak baxuak dira, baina eltxoa ezarrita dagoen eremu batean inportatutako kasu bat gertatzen bada, kutsatzeko arriskua handitu egiten da.

Eusko Jaurlaritzak herritarren laguntza eskatu du, espezie inbaditzaile horrek arrautzak ur geldietan jar ez ditzan.

Hain zuzen ere, eltxo guztiek bezala, ura behar du larba-faseak garatzeko. Nahiago du ur geldiko gorputz txikietan ugaldu, esaterako, ontzietan, pneumatikoetan, kainu-zuloetan, loreontzietan eta bidoietan; hau da, ura pilatu daitekeen edozein lekutan. Hobeto egokitzen da ontzi artifizialetara, eta saihestu egiten du urmael naturalizatuetan haztea.

Modu horretan, eltxo tigreen presentzia eragozteko ur-metaketak saihesteko garbiketak egitea gomendatu dute.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Zeberio eta Usansolo artean sei haize errotako Parke Eolikoa eraikitzeko proiektua aurkeztu dute

Sei haize errota izango lituzke Feroskanako Parke Eolikoak; Bedia, Usansolo eta Zeberio artean kokatuko litzateke, eta eraikuntza fasean Arrigorriagan eta Zaratamon eragina izan dezake

|

Abuztuaren 3a arte dago zabalik alegazioak aurkezteko epea // Irekia

Feroskana Parke Eolikoa Bedia, Zeberio eta Usansolo udalerrietan kokatuko litzateke, Mandoia aldean, Feroska Wind eta Saitec Engineering enpresek aurkeztu duten hasierako dokumentuaren arabera. Bere garaian Eusko Jaurlaritzak tramitera onartu zituen parke eolikoen 31 proiektuen artean dago Feroskanarena. Tramitazio honek ez du esan nahi bai ala bai egingo denik, are gehiago, Eusko Jaurlaritzak bere garaian adierazitakoaren arabera, asko “bidean” geratuko dira.

Prozedurari dagokionez, enpresa sustatzaileak proiektua erregistratu behar du, kasu honetan gertatu den bezala, eta horren ondorioz bide administratiboa martxan jartzen da.

Sei haize errota izango lituzke Parke Eoliko berri honek, eta Hego Uribeko beste herri batzuei ere eragingo lieke: eraikuntza fasean materiala garraiatzeko hiru aukera planteatzen dituzte txostenean, eta horietako bitan Arrigorriagatik eta Zaratamotik igarotzea aurreikusten dute. Zaratamoren kasuan, udaletik GEURIAri azaldu diote “eraikuntza fasearen  2.eta 3. alternatibetan eraikuntza materiala Moiordinetik eta Upoko ermitatik eramatea” planteatzen dela.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailetik “Feroskana” parke eolikoa proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin dute, eta orain udalei alegazioak aurkezteko aukera eman diete, abuztuaren 3a arte. GEURIAk jakin ahal izan duenaren arabera, dokumentazioa aztertzen ari dira Udalak, zein erabaki hartzeko zain.

Osorik irakurri