→Hego Uribe

Basauri, Galdakao, Zeberio eta Zaratamoko osasun-zentroetako ordutegia murriztuko du Osakidetzak Gabonetan

Zaratamoko kontsultategia itxita egongo da urtarrilaren 3an eta 4an // Argazkia: Geuria

Osakidetzak lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko ditu Gabonetako jaiegunetan, “zerbitzuaren mantentzea zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzeko”, diote. Guztira EAEko 89 osasun-zentroetan murriztuko dituzte ordutegiak Gabonetan.

Hego Uribe eskualdeari dagokionez, Basauri-Arizko eta Galdakaoko anbulatorioetan eta Zeberioko kontsultategian murriztuko dituzte lehen mailako arretako ordutegiak abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean. Gainera, Zaratamoko kontsultategia itxita egongo dela urtarriaren 3an eta 4an jakinarazi du Osasun Sailak. “Zentroak zabalik egongo diren orduetatik kanpo, osasun-laguntza bermatuta egongo da Osakidetzan, Etengabeko Arretako Guneetan”, diote. Hego Uriben, Basauri-Ariz anbulatorioan dago Etengabeko Arreta Gunea.

Osasun Sailetik adierazi dutenez, “plangintza hori etengabe berrikusiko da, gerta daitezkeen gorabeherei aurre egiteko, hala nola, bajei edo ustekabezko absentziei”.

Ordutegi murrizketak | Osakidetza

Gabonetan zehar Hego Uribeko osasun-zentro hauetan murriztuko dute ordutegia:

Basauri-Ariz anbulatorioa
– Abenduak 26-Urtarrilak 5: zabalik 08:00etatik 17:00etara

Galdakao anbulatorioa
– Abenduak 23-Urtarrilak 5: zabalik 08:00etatik 17:00etara

Zeberioko kontsultategia
– Abenduak 27: zabalik 08:00etatik 10:00etara
– Abenduak 30: zabalik 12:00etatik 15:00etara

Zaratamoko kontsultategia
– Urtarrilak 3-4: itxita

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak