Basauri, Galdakao, Zeberio eta Zaratamoko osasun-zentroetako ordutegia murriztuko du Osakidetzak Gabonetan

Osakidetzak lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko ditu Gabonetako jaiegunetan, ‚Äúzerbitzuaren mantentzea zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzeko‚ÄĚ, diote. Guztira EAEko 89 osasun-zentroetan murriztuko dituzte ordutegiak Gabonetan. Hego Uribe eskualdeari dagokionez, Basauri-Arizko eta Galdakaoko anbulatorioetan eta Zeberioko kontsultategian murriztuko dituzte lehen mailako arretako ordutegiak abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean. Gainera, Zaratamoko kontsultategia itxita egongo dela … Irakurtzen jarraitu Basauri, Galdakao, Zeberio eta Zaratamoko osasun-zentroetako ordutegia murriztuko du Osakidetzak Gabonetan