→Hego Uribe

Argazkiak | Hego Uribeko dozenaka pentsiodunek Gasteizen egin dute mobilizazioa

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egin du gaur, abenduak 23, Gasteizen. Bertan 1.500 lagun inguru bildu dira, gutxieneko 1.080 euro pentsioak aldarrikatzera. Hego Uribe eskualdetik 31 pentsiodun joan dira Gasteiza: Basauritik, Galdakaotik eta Ugaotik. “Herritarren beharrei lehentasuna ematea eta pertsona guztiei bizi-baldintza duinak” bermatzea “exijitu” diote Eusko Legebiltzarrari: “Berehala gutxieneko pentsioa 1.080 euroraino osatzea eskatzen dugu eta hori lortu arte mobilizatzen jarraituko dugu”, diote.

“EAEko 2023rako aurrekontu-proiektuan ere ez da inolako aurrekontu-partidarik jasotzen pentsiodunei 1.080 euroko gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko, pentsiodunen erdia baino gehiago kondenatuz bizi-baldintzak okertzera, osasuna lortzera, elikadura osasuntsua izatera, mendekotasuna artatzeko zerbitzuetara eta etxebizitza erosoetara. Prezioen (finantzen eta energiaren sektorea) igoera neurrigabearen erantzuleak mozkin errekorrak lortzen ari badira, kapital edo sozietateen errentek zergak ordaintzen ez dituzten edo lan-errenten oso azpitik egiten duten iruzur fiskalak jarraitzen badu, eta EAEko Gobernuak urtero 500 milioi euro gastatu gabe uzten baditu, arazoa ez da dirurik ez dagoela, arazoa da gaizki banatuta dagoela; arazoa hori posible egiten duten politikak dira”, salatu dute pentsiodunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak