→Hego Uribe

Eskualdeko zein herritar dago U12ko hautes-zerrendatan?

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak izango dira. Bizkaiko zerrendetan Hego Uribe eskualdeko zenbait herritar ageri dira.

Bizkaiko zerrendetan Hego Uribe eskualdeko zenbait herritar ageri dira // Argazkia: Bidebieta

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak izango dira. Bizkaiko zerrendetan Hego Uribe eskualdeko zenbait herritar ageri dira:

EH Bildu: Iñigo Hernando Arriandiaga (16. postua)
EAJ: Amaia Betolaza San Miguel (ordezkoa, 2. postua)
PP: Maria Carmen Sanchez Sequeros (5. postua)
PSE: Loly de Juan de Miguel (5. postua) eta Victor Trimiño Vegas (10. postua)
Euskadiko Langileen Alderdi Komunista: Saioa Cuadrado Recio (4. postua)
VOX: Nicolas Gutierrez Saiz (1. postua)
Foruzaleak: David Pasarin-Gegunde Linares (1. postua)

Gehienak Galdakaoko herritarrak dira, edo behintzat Galdakaoko Udalean zinegotzi izandakoak (gaur egungo alkatea Iñigo Hernando eta egungo zinegotzia Victor Trimiño; eta zinegotzi izandakoak Amaia Betolaza, Mari Carmen Sanchez eta David Pasarin-Gegunde -Galdakaon PPko zinegotzia izan zen, eta urte batzuren buruan, Ciudadanosen eman zuen izena). Loly de Juan eta Saioa Cuadrado basauriarrak dira, eta Nicolas Gutierrez ugaotarra da (PSEko zinegotzia izan zen eta gero UPyDn eman zuen izena).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak