→Hego Uribe

Hego Uribeko Berbalagunek amaiera emango diote ikasturteari bazkari musikatu batekin

hegouribe berbalagun 2015 bazkari musikatua

Ekainaren 25ean, larunbatez, amaiera emago diote Hego Uribeko Berbalagunek aurtengo ikasturteari. Hain zuzen ere, bazkari musikatua antolatu dute Galdakaon

Ekainaren 25ean, larunbatez, amaiera emago diote Hego Uribeko Berbalagunek aurtengo ikasturteari. Hain zuzen ere, bazkari musikatua antolatu dute Galdakaon: 13:00etan poteoa egongo da Baserri tabernatik hasita eta 14:30ean bazkaltzeko ordua iritsiko da Ganguren tabernan. Jardunaldia bukatzeko, 16:30ean musika-emanaldia antolatu dute.

Euskaraz hitz egitea da jai honetan parte hartzeko eskatzen dugun baldintza bakarra“, diote antolatzaileek. Horiek horrela, sarrerak salgai egongo dira 15 euroan AEK euskaltegietan eta Ganguren tabernan. Era berean, interesatuak 607 146 855 telefono zenbakian edo hegouribe@aek.eus helbide elektronikoan eska dezake informazio gehiago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak