→Hego Uribe

Horrelakoak dira Hego Uribeko herrietako erakusleihorik politenak

Bizkaidendak Bizkaiko Merkatarien Elkarteak antolatutako IV. Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketara Hego Uribeko 32 denda aurkeztu ziren

Arrigorriagako eta Galdakaoko irabazleak // Bizkaidendak

Bizkaidendak Bizkaiko Merkatarien Elkarteak antolatutako IV. Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo (urtarrilak 10), Derioko Kultur Birika gunean. Hego Uribetik hainbat establezimendu aurkeztu ziren txapelketara: Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko eta Ugaoko 32 denda. Eta hauek izan ziren epaimahaiak herri bakoitzetik aukeratu zituen erakusleihorik politenak:

  • Arrigorriaga: Kreta Floristas
  • Basauri: Estética Neisa
  • Etxebarri: Body’s Emi
  • Galdakao: Muebles Alberto
  • Ugao: Udiarragako Loteria Administrazioa

Epaileen hiru sari nagusiak Tyl Durangoko interiorismo dendak, Derioko Electricidad Bilzak eta Astrabuduako Etxegorri farmaziak lortu zituzten, hurrenez hurren. Herri bozkaketan, berriz, Sylke Durangoko arropa dendak irabazi zuen txapela. Hego Uribeko komertzioak, beraz, ez ziren podiumera heldu, baina aipatutako establezimenduek herriko erakusleiho onenaren diploma lortu zuten.

Ordezkariak

Finalistez gain, udal ordezkariak eta herrietako alkateak hurbildu ziren sari banaketara. Besteak beste, hor egon ziren Basauriko alkatea, Asier Iragorri, Ugaoko Ekaitz Mentxaka, Galdakaoko Iñigo Hernando, Etxebarriko Loren Oliva eta Arrigorriagako Maite Ibarra.

Arrigorriagako Kreta Floristeria // Bizkaidendak

 

Basauriko Estética Neisa // Bizkaidendak

 

Galdakaoko Muebles Alberto // Bizkaidendak

 

Etxebarriko Body’s Emi // Bizkaidendak

 

Ugaoko Udiarragako Loteria Administrazioa // Bizkaidendak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak