Hego Uribeko inauteriak otsailaren 24tik 25era bitartean ospatuko dira. Aurretik, otsailaren 19an udalerri batzuek Kanporamartxoa ospatuko dute: mendira joan, sua prestatu eta txitxi-burruntzia egitean datza ekimenak. Hona hemen Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko, Ugaoko eta Zaratamoko inauterien egitarauak banan-banan:
Arrigorriaga
Otsailak 19, igandea
11:00-15:00 Kanporamartxoa Mendikosolo eta Mintegia parkeetan
Otsailak 24, ostirala
15:15 Kalejira herri ikastetxetik abiatuta eta dantzen erakustaldia kiroldegiko kantxa urdinean
16:30 Txokolatada
Otsailak 25, larunbata
12:00 Kale-animazioa eta umeentzako jarduerak
15:00 Herri bazkaria ikastetxean
17:00 Disko-festa herriko plazan: Xaibor
18:30 Joaldunak, ikazkinak, atorrak, lamiak, zaku-zaharrak, txatxoak, sorginak… Lonbotik kalejiran irtengo dira herriko plazara. Plazan inauterietako antzezlana egingo dute
20:00 Gaztaina banaketa
Basauri
Otsailak 24, ostirala
17:30 Pailazoak eta zirkoa Taberna Nagusian (San Migel): Pin Poil
17:30-18:30 Euskal Disko Festa Basozelai Gizarte Etxean: Arima Cool Tour
18:00-19:00 Antzerkia eta dantza Kareaga Gizarte Etxean: Dantza kastinga
18:00-20:00 Dekorazio eta mozorro tailerra Taberna Nagusian
18:30 Haurrentzako dantzaldia Madril kalean (Pozokoetxe): Kiko, Koko eta Moko pailazoak
19:30-21:00 Kale-animazioa oinezkoentzako kaleetan: Jimmy Barnatan & The Cocooners
Otsailak 25, larunbata
12:00 Edurre Dantza Taldearen inauterietako kalejira oinezkoen kaleetan zehar
12:30 Basauritar Dantza Taldearen inauterietako kalejira San Fausto plazatik
17:15 Desfilean parte hartuko dutenen elkarretaratzea Social Antzokiaren inguruetan
17:30 Mozorro-lehiaketa San Migeleko pilotalekuan
18:00 Desfilearen hasiera Social Antzokitik: Kale Nagusia, Nafarroa, Begoñako Andra Mari, Kale Nagusia, Goikosoloa eta Solobarria plaza
Otsailak 26, igandea
12:00 Agintzari Dantza Taldearen inauterietako kalejira San Fausto plazatik (euria bada, Solobarria plazan 13:00etan)
17:30 Disko-festa Solobarria plazan: Xaibor
19:30-21:30 Inauterietako jaia Basozelai Gizarte Etxean
Otsailak 28, asteartea
16:00 San Migeleko frontoian jolasak
18:00 Txokolatada eta dantzaldia San Migeleko pilotalekuan
18:00 Haurren mozorro-lehiaketa Solobarriako karpan
Etxebarri
Otsailak 19, igandea
10:00 Kanporamartxoa. Ametzola plazatik irteera Presaraino
Otsailak 25, larunbata
18:00 Desfilea frontoian
Galdakao
Otsailak 24, ostirala
17:30 Haur berbena Kurtzeko plazan: “Rum, rum, rock!”
19:00 Desfilea Plazakoetxetik Kurtzeko plazaraino
20:00 Mozollokerren epaiketa Kurtzeko plazan
20:00 Goizuetako Zaragi-dantza eta Baztango Sagar-dantza Santi Brouard plazatik
Otsailak 25, larunbata
12:00 Migas extremeñas kafearekin Kurtzeko plazan
17:00 Inauteriak Urretan (3-15 urte). Desfilea 19:00etan izango da
19:00 Altsasuko Inauteriak Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara
20:00 Mozorro lehiaketa Kurtzeko plazan
+ Oxabi erromeria taldearen kontzertua Kurtzeko plazan
Usansolo – Zalduondoko Inauteriak
12:00 Kalejira eta dantzak
13:00 Markitos plazan enpalatzea
13:30 Dantzak Oinarin Dantza Taldearekin
14:30 Herri bazkaria
18:00 Markitos jaitsi eta kalejira
18:30 Markitosen epaiketa eta hura erretzea
19:00 Kantuak eta dantzak
Otsailak 26, igandea
12:30 Iñaude eta Artaziak kalejira eta antzezpena Unkina plazan (Usansolo)
17:30 Haurrentzako tailerrak Kurtzeko plazan
Otsailak 27, astelehena
17:15 Mozorro desfilea Gorosibai Kultur Etxean
Otsailak 28, asteartea
17:30 Haurrentzako tailerrak, argazki erreportajea, mozorro desfilea eta disko festa Unkina plazan (Usansolo)
17:30 Haur-berbena Kurtzeko plazan: Standa Banda
19:00 Mozollokerren epaiketa eta hura erretzea Kurtzeko plazan
Ugao
Otsailak 19, igandea
Kanporamartxoa Basakoetxen Harile Kultur Elkarteak antolatuta
Otsailak 24, ostirala
15:00 Eskolako umeen inauterietako kalejira
15:30 Ikasleen ekitaldia herriaren enparantzan
16:15 Txokolatada
17:00 Disko-festa herriaren enparantzan: Xaibor
Otsailak 27, astelehena
17:30 Zumba eta zumbakids animazioa herriaren enparantzan
Otsailak 28, asteartea
17:30 Umeentzako jokoak herriaren enparantzan
19:00 Kiskailuren hileta herriaren enparantzan
19:30 Txokolatada
Zaratamo
Otsailak 25, larunbata
19:00 Desfilea eta mozorro lehiaketa, animazioa eta txokolatada Arkotxako pilotalekuan
Otsailak 28, asteartea
17:30 Magia Imanol Ituñoren eskutik eta txokolatada Elexalde Kultur Etxean
