Hego Uribe eskualdeko Independentistak Sareak (Arrigorriaga, Galdakao, Usansolo, Ugao, Zaratamo eta Zeberio) Euskal estatuaren aldeko Independentzia Eguna deitu du uztailaren 17an, igandez, Upo mendian.
Egitarauari dagokionez, 11:30ean hamaiketakoaren txanda iritsiko da Upoko landan, 12:30ean ikurrina jarriko dute eta ondoren ekitaldia egongo da. Goizari amaiera emateko, 13:00etik aurrera musika, kantuak eta erromeria egongo dira.
