Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak jakinarazi duenez ekainaren 30ean elkarretaratze isilak deituko dituzte zenbait udalerrik. Izan ere, Eudelek “irmo gaitzesten du” bart gauean Turkian, Istanbulgo Atatürk aireportuan, izandako atentatua, “zeinaren ondorioz dozenaka lagun hil diren eta ehundik gora zauritu diren“.
Horiek horrela, Basauriko, Arrigorriagako eta Galdakaoko Udalek Eudelen deialdiarekin bat egingo dute eta 12:00etan hildakoei eta euren senideei laguntza eta elkartasuna adierazteko 5 minutuko kontzentrazio isila egingo dute udaletxeen aurrean.
