→Hego Uribe

Gizon bat hil da kamioi batek harrapatuta, Baskonia zubiaren parean

Segurtasun Sailak GEURIAri jakinarazi dionez, gizon bat hil da kamioi batek harrapatuta, N-634 errepidean gertatutako istripuan. Baskonia zubiaren parean jazo da ezbeharra 11:30ak aldera.

Argazkiak: Geuria

Segurtasun Sailak GEURIAri jakinarazi dionez, gizon bat hil da kamioi batek harrapatuta, N-634 errepidean gertatutako istripuan. Baskonia zubiaren parean jazo da ezbeharra 11:30ak aldera. Gizona oinezkoentzat baimenduta ez dagoen tokian harrapatu du kamioiak.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta baieztatu dute gizonezko bat hil dela. Bertara suhiltzaileen bi kamioi, Ertzaintza eta bi anbulantzia gerturatu dira eta poliziak Baskonia zubia trafikora moztu du bi norabideetan. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira Aperribai-Mercadona inguruan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak