Sareak

☉ Hego Uribe

Kantabriatik datorren hidrogeno berde hodi-sarea Arrigorriagara helduko da

Hidrogeno hodi berri hauek gas naturalarekin paraleloan joango dira,  arduradunen arabera horrek “inpaktua murriztuko” duelako. Eraikuntza lanak bukatutakoan lurrak hasierako egoerara bueltatzeko lanak egingo dituzte

|

140 kilometro izango ditu hidrogeno berde sareak / Geuria

Cadena Ser kateak jakitera eman duenaren arabera, Enagás gas enpresak  2.600 kilometro izango dituen hidrogeno azpiegitura bat garatuko du, eta horren zati bat Arrigorriagara helduko da. Zati horrek 140 kilometroko luzera izango du, eta sareak bi eremu izango ditu: Llaneras (Asturies) eta Reocin (Kantabria) artean lehena, eta Reocinetik Arrigorriagara bigarrena (102 kilometrokoa). Guztira, 26 udalerri zeharkatuko ditu sareak.

Enagaseko arduradunek azaldutakoaren arabera, eraikiko duten azpiegitura guztia berria izango da: “Oraindik ez da trazadura zehatza itxi, baina jada definitu dira igarobide-korredoreak, gasbide sarearen paraleloan joango direnak”, azaldu dute.

Hidrogeno hodi berri hauek gas naturalarekin paraleloan joango dira,  arduradunen arabera horrek “inpaktua murriztuko” du. Eraikuntza lanak bukatutakoan lurrak hasierako egoerara bueltatzeko lanak egingo dituzte.

Nietok adierazi duenez, “hidrogeno-hodi berri hau neurri handi batean gas naturalaren hoditeriarekin paraleloan joango da, eta horri esker inpaktuak murrizten dira. Beti bezala, eraikuntza lanen ostean berreskuratze prozesua egingo da eta lurrak hasierako egoerara bueltatuko dira”.

☉ Hego Uribe

ZOZKETA | Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrera bikoitza irabazi gura duzu?

|

Zozketarako Geuriak prestatutako karteltxoa / Geuria

Galdakaotik pasa eta gero, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala heldu da: Abenduaren 20an, Bilbon, Casillan, 17:00etatik aurrera.

Onintza Enbeita, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Bizkarra, Gorka Pagonabarraga eta Txaber Altube izango dira finalean arituko diren bertsolariak.

Geuriak sarrera bikoitz bat zozketatzen ari da Instagram sare sozialean.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Gurpildun aulkiak edo taka-takak dohaintzan emateko kanpaina martxan jarri dute Hego Uriben

Herritar guztiei dei egin diete material horiek egoera onean emateko, mailegu solidarioetan berrerabiltzeko

|

Materiala egoera onean emateko deia egin diete herritarrei, mailegu solidarioetan berrerabil ditzaten // Argazkia: Steven HWG, Unsplash

Mugitzeko zailtasunak edo mendekotasuna duten pertsonei behar dituzten baliabideak errazteko helburuz Laguntza Teknikoen Bankuak (BAT) egiten duen material bilketarekin bat egin dute Arrigorriagako, Etxebarriko eta Ugaoko udalek, Galdakako Erabide Emakume Elkarteak eta Domus VI adinekoen egoitzek (Aperribai eta Arrigorriaga).

Modu horretan, gurpildun aulkiak, ohe artikulatuak, etxeko garabiak, taka-takak, makuluak, mugimendu sentsoredun alarmak edo antzeko gailuak erabilerarik gabe dituzten herritarrei dohaintzan emateko deia egin dute, horien beharra dutenek berrerabil ditzaten.

Kanpaina honen helburua da herritarren zahartze-testuinguruan laguntza-baliabide horiek gero eta gehiago behar izateari erantzutea, herritar guztiei dei eginez produktu horiek egoera onean emateko, mailegu solidarioetan berrerabil ditzaten.

Dohaintza egiteko, 944 409 116 telefono zenbakira deitu edo bat@bultzatu.org helbide elektronikora idatzi behar dute herritarrek. Ondoren, materiala entregatzeko edo jasotzeko modurik egokiena zein den zehaztuko dute.

“Puntu bat hurbil badago, non entregatu behar den adieraziko da, bestela, edo produktua handia bada, etxez etxeko bilketa antolatuko da kanpaina amaitzean”, diote antolatzaileek.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Araban gertatutako lurrikara Hego Uriben ere sentitu da

Ugaon, San Migelen eta Basaurin ere nabaritu zen lurrikara, maila txikiago batean, Espainiako Intitutu Geografikoak zehaztu duenez

|

Ugaon, San Migelen eta Basaurin ere nabaritu zen lurrikara // Espainiako Institutu Geografikoa

Abenduaren 7tik 8ra bitarteko gauean, 00:10ean, lurrikara gertatu zen Iruña Okan, Araban.

Dardara Richter eskalako lau gradukoa izan zen, eta Espainiako Institutu Geografikoak adierazi duenez, Bizkaiko 15 puntutan ere sentitu zen. Tartean, Hego Uribe eskualdean.

Iturri berak publikatutako maparen arabera, Ugaon, San Migelen eta Basaurin ere nabaritu zen lurrikara, maila txikiago batean.

Hain zuzen ere, Hego Uribe eskualdean sentitutako dardara bigarren mailakoa izan zen Richter eskalan.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

JAITSI | Olentzerori eta Mari Domingiri idazteko 2025eko gabon gutuna!

Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeko helbidea duen gutun berria prestatu dugu GEURIAn! Jaitsi, inprimatu, idatzi, bidali eta zuzen-zuzen helduko zaie!

|

Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeko helbidea duen gutun berria prestatu dugu GEURIAn, Irrimarrako Karmele Gorroño ilustratazaile galdakoztarraren eskutik!

Jaitsi, inprimatu, idatzi, bidali eta zuzen-zuzen helduko zaie!

Paperezko edizioan argitaratu dugu gutuna, baina ezin baduzu paperezkoa hartu, hemen dituzu digitalean: orrialde bat bi aldeetatik inprimatu, marretatik moztu eta hortxe gabon-gutuna. Eta gogoratu, oparirik ederrenak, ondoan ditugunak!

👉 Jaitsi! 👈

 

Hona hemen beste aukera batzuk:

👉 Jaitsi! 👈

👉 Jaitsi! 👈

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Txulalai haur musika taldeak disko berria aurkeztuko du Durangoko Azokan

‘Boom Boom’ du izena diskoak eta abenduaren 5ean kaleratuko dute Durangoko Azokarekin bat eginez

|

Txulalai taldeko kideak // Txulalai

Mikel Leibar, Argiñe Belakortu eta Iñigo Agirrezabala Galdakaoko eta Usansoloko lagunek Txulalai haur musika talde berria eratu zuten iaz, Kantu Kolore taldea desegin ostean.

Eta iaz euren lehen diskoa argitaratu eta gero (‘Zure ametsak’), abenduaren 5ean bigarren lana kaleratuko dute: ‘Boom Boom’.

Disko berriak 11 abesti ditu eta 2 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat dago zuzenduta. Lehenengo singlearen izena da ‘Txiza eta kaka’.

“Oraingo honetan txikienek adibidez komunera joateko kanta edukiko dute, eta lateralitatea eta pentsamendua lantzeko ere bai. Nagusiagoek, ordea, enpatia, bullying-a eta maitasuna lantzeko kantak izango dituzte besteak beste”, diote.

Durangoko Azokan aurkeztuko dute diskoa eta Gabonetan ikuskizun berria plazaratuko dute.

Osorik irakurri
📩 ✏️ Olentzero eta Mari Domingiri gabon gutuna
📩 ✏️ Gabon gutuna