→Hego Uribe

Langabezia tasa %7,3 jaitsi da 2016an Hego Uribeko herrietan

basauri 2016 herritarrak

Egun 6.577 langabe daude Hego Uriben. Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Etxebarri, Ugao eta Zaratamon langabezia-tasa jaistea lortu dute.

Egun 6.577 langabe daude Hego Uriben. Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Etxebarri, Ugao eta Zaratamon langabezia tasa jaistea lortu dute

2015. urtearen bukaeran 3.357 langabetu zituen Basaurik. Urtebete geroago, iazko abenduaren bukaeran 3.066 ziren langabeak. Hortaz, langabezia-tasa %1,1 jaitsi da, 2015eko %17,4tik 2016ko %16,3ra arte, eta 291 langabe gutxiago.

Aipatzekoa da Basauriren populazio aktiboa gainontzeko herriekin alderatuta ohikoa baino txikiagoa dela. Iazko abenduan 40.983 biztanle zituen herriak, horietatik 18.810 sartzen dira populazio aktiboan, ezta erdia ere. Horren arrazoietako bat da biztanlegoaren laurdena, 10.000 bat pertsona, 65 urtetik gorakoak direla. Azken hogei urteetako datuak kontutan hartuta, urtero 300 bat biztanle galdu ditu herriak, eta joera azken urteotan ere mantendu egin da.

Eskualdean hoberantz

6.577 langabeturekin itxi du 2016. urtea Hego Uribe eskualdeak. Etxebarri da langabezia-tasarik baxuena duena (%10,6), guztira 615 dira lan barik daudenak. Ondoren, honakoek osatzen dute zerrenda: Galdakao (%11,6), Ugao (%12,8), Arrigorriaga (%13,2) eta Zaratamo (%14,0).

Ez dute Bizkaiko langabezia tasa gainditzen. Basauriren kasuan, aproposa litzateke azpimarratzea historikoki beti egon dela Bizkaiko tasaren gainetik, Bizkaiko tasa Euskal Autonomia Erkidegoarenaren gainetik egon den moduan. Guztira 6.577 langabeturekin hasi du urtea Hego Uribe eskualdeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak