→Basauri

Liburutegiaren Eguna ospatuko dute Hego Uribeko udalerriek

basauri ibaigane 2016 liburutegia

Urriak 24 honetan Liburutegien Eguna ospatzen da nazioartean eta Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatu dituzte.

Urriak 24 honetan Liburutegien Eguna ospatzen da nazioartean eta Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatu dituzte asteon.

Basauriko Ibaigane liburutegian ipuin-kontalaria, rap saioak eta eskulanak izango dira gaur, urriaren 26an Basozelain izango dira jarduerok eta hilaren 27an San Migelen. Era berean, urriaren 28an, ostiralez, amaiera jaia ospatuko da eta ekintzetan parte hartuko duten haurrek rap saioa eskainiko dute eta hainbat opari sorpresa zozketatuko dituzte. Saio guztiak 18:00etan izango dira.

Jarduera hauetan parte hartzeko Basauriko Liburutegietan izena ematea beharrezkoa izango da. Gainera, urriaren 24tik aurrera, opari-poltsa bana jasoko dute liburutegiko erabiltzaileek.

Galdakaoren kasuan ere ipuin-kontalariak prestatuko dituzte: urriaren 25ean Torrezabalen, hilaren 27an Aperribain eta azaroaren 23an Usansolon. Saioak 18:00etatik 19:00etara izango dira eta sarrera librea izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak