Martxoaren 5ean, igandez, mendi ibilbidea eta kanporamartxoa antolatu dute Hego Uribeko Berbalagunek Ganguren Mendi Taldearekin lankidetzan. Hau izango da egitaraua:
09:00 Galdakaotik irteera: Juan Bautista Uriarte kaleko Laboral Kutxatik
10:00 Saibirantz Dimako mendatetik
12:00 Urkiolako santutegia
12:00-13:30 Kanporamartxoa
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 607 146 855 telefonoan edo hegouribe@aek.eus helbide elektronikoan.
