Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak ikasturteko lehen irteera antolatu du. Irailaren 24an, larunbatez, izango da jarduera. Hain zuzen ere, Malmasin mendira igoera prestatu dute: “Lehen eguna denez, ibilaldi laburra egingo dugu“, diote.
Geralekua udaletxeko autobus geltokian izango da 09:00etan eta itzuleran Tiro Zelaian hamaiketakoa egiteko deia luzatu dute.
