Metro Bilbaok jakinarazi du arazo teknikoak daudela Bolueta eta Etxebarri arteko katenarian, eta horrek atzerapenak eragin ditu sare osoan. Basauriko Metro erabiltzaile batek GEURIAri adierazi dionez, Zazpi Kaleak eta Basauri tarteko zerbitzu etenda dago momentuz, eta bidaiariak geldi daude Indautxu eta Moyua artean. Ordezko zerbitzu bat jarriko du Metro Bilbaok erabiltzaileentzat.
⚠️ 🚇 Arazo teknikoak direla eta, Basauri eta Zazpikaleak geltokien artean zerbitzua eten egin da. Barkatu eragozpenak.
⚠️ 🚇 Por causas técnicas el servicio entre las estaciones de Basauri y Casco Viejo está interrumpido. Les mantendremos informados. Disculpen las molestias.
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) February 3, 2023
