→Arrigorriaga

Fetitxe taldea Villa de Bilbao Hiria lehiaketako finalera sailkatu da

arrigorriaga zaratamo fetitxe 2016 distantzien artean

Arrigorriagako eta Zaratamoko kideak dituen Fetitxe taldea aurtengo Villa de Bilbao Hiria lehiaketako finalera sailkatu da.

Arrigorriagako eta Zaratamoko kideak dituen Fetitxe taldea aurtengo Villa de Bilbao Hiria lehiaketako finalera sailkatu da. Lehiaketa hau gazteek osatutako Europako taldeei zuzenduta dago, talde hasiberrien musika bultzatzeko eta zabaltzeko helburuarekin.

Hiru musika-modalitate ditu lehiaketak: Pop-Rock, Metal eta Elektronikoa eta beste joera batzuk. Fetitxe, Metal kategoriako finalean izango da, Insaniam (Albacete) eta Warg (Zaragoza) taldeekin batera.

Metal kategoriako final hau azaroaren 11n, ostiralez, izango da Bilborock aretoan 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak