→Basauri

Zein da Zein? musika taldea finalista da Gaztea Maketa Lehiaketan

ugao zein da zein taldea 2017 gaztea maketa lehiaketa

Gaztea irratiak XXVI. Maketa Lehiaketa martxan jarri du. Finalisten artean Hego Uribeko talde bat dago: Zein da Zein?. Ugaokoak eta Basaurikoak dira.

Argazkian Zein da Zein? taldeko kideak :: @zeindazein

Gaztea irratiak (EiTB) XXVI. Maketa Lehiaketa martxan jarri du. Dagoeneko lehiaketaren epaimahaiak hautaketa egin du eta 20 finalista izendatu ditu. Horien artean Hego Uribeko talde bat dago: Zein da Zein?

Gorka Chamorro, Igor Barandika, Alberto Ortiz San Vicente, David Ciro Sierra eta Asier Perez taldekideek osatzen duta taldea eta Ugaokoak eta Basaurikoak dira.

BOZKETA MARTXAN

Martxoaren 21etik 28ra bitartean finalerako bozketa egongo da martxan Gazteako webgunean eta apirilaren 27an izango da finala Bilboko Kafe Antzokian.

Gaur egun dauden 20 hautagaietatik 5 talde helduko dira finalera: bi talde/bakarlaririk bozkatuenak eta epaimahaiak aukeratuko dituen beste hiru talde/bakarlari.

BI DISKA KALEAN

Batik bat, metal, rock eta rap estiloak lantzen dituzte Zein da Zein? musika taldean eta dagoeneko bi diska kaleratu dituzte: Zein da zein? (2009, Taupaka Elkartea) eta Elefante txuria (2017, Taupaka).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak